Mozambikeren aldeko Gospel kontzertura joan nahi duzu?

Azaroaren 19an Arrasateko Amaia Antzokian egingo den elkartasun jaialdiarako 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu. Parte hartu!
Card image cap
2022/11/11

ABA TAANO, afrikar gospela baino gehiago! 

Aba taano, gospel afrikarra eta bere pop bertsio egiten dituen 5 pertsonako talde izugarria da. Nazioarteko 11 sariren irabazleak dira. 5 disko dituzte argitaratuta eta Europako 13 herrialdetan 1500 kontzertu baino gehiago egin dituzte!! Eskaintzen dituzten kontzertuak alaitasunez, emozioaz eta gizatasunez beterik daude. 2019an Arrasatera etorri ziren lehenego aldiz eta Amaia antzokia goraino bete zuten, publikoa Afrikaren bihotzeraino eramanez. Aba Taanoren nahia arrasateko publikoa gozatzen ikustea da, ondo gogoratzen dira  “Haurtxo Txikia” ren bertsio afrikarra abestu zuteneko publiko goxoaren benetako emozioaz.

Oraingoan ere, Aba Taano ez da bakarrik egongo taulagainean, Goikobaluko gazteekin batera afrikar eta euskal ahotsen fusioaren doinu goxoak eskainiko dizkigute. Ongi etorri alaitasunez, esperantzaz eta erritmoz betetako Aba Taanoren mundu zirraragarrira. Ekitaldi honen bitartez, arrasatearron babesa eta elkartasuna ematen jarraitu nahi diogu.

Sarrerak erosteko: https://mundukide.org/eu/albisteak/gospel-doinuak-mozambikegatik/

0.jpg

Kontzertuaren bitartez, arrasatearron babesa ematen jarraitu nahi diogu Mozambikeri

Mundukide 2000. urteaz geroztik ari da lanean Mozambike iparraldeko landa inguruneko herritarren garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoarekin. Programaren helburu orokorra da Pobretasun Absolutua Murrizteko Mozambikeko Gobernuak abiarazi zuen Ekintza Planari jarraituz (PARPA), pobreziaren kontrako borrokan laguntzea, landa inguruneko biztanleen diru sarrerak modu sostengarri eta bidezkoan handituz.

Urte hauetan, honako lan ildoak sustatu dira: a) hirugarren mailako errepideen irekiera (2002-2010), non oso inpaktu positiboa lortu baita; b) landa inguruneko mikroenpresen sustapena (2002-2008), emaitza apalekin, eta c) nekazaritzako produktibitatea handitzea (2005etik gaur arte), sekulako inpaktuarekin.

Programaren xedea hauxe da: pertsonek beren egoera hobetzeko gaitasuna izatea, hau da, bizitza duin bat izateko behar dena ekoizteko behar diren ezagutzak, tresnak, baliabideak eta testuingurua edukitzea.

2011 urteaz geroztik, Mundukideren lana familia nekazaritzaren sektorera bideratuta dago. Funtsezko estrategia zera da: nekazaritzako lanaren errendimendua handituko duten labore eta teknikak sustatzea; erabilera bikoitzeko produkzioen laboreak –elikadurazkoa eta komertziala– bultzatzea, eta merkatu egonkor eta gertukoak sustatzea.

2016an Mundukide, Cabo Delgado probintziako hiru barrutitan (Montepuez, Balama eta Namuno) eta Niassa probintziako bi barrutitan (Marrupa eta Majune) ari zen lanean. 2017an Niassa probintzian hirugarren barruti batean lanean hasteko prozesua zabaldu zen eta 2018an Mandinba distritura zabaldu da programa. Mandinbako distrituan hasitako lana, Mundukidek Mozambikerako zehaztu duen funtsezko estrategian oinarritzen da.

Zozketarako izen-ematea itxita dago.

Irabazleak Oier Aliaga eta Andoni Badiola izan dira. Zorionak!

Kooperazio kooperatiboa