Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
GOIMEK: doitasunezko mekanizazioak
“2006an ekin genion produkzioari. Hasiera gogorra izan zen, egindako inbertsioak oso handiak baitziren: terrenoa, pabiloia, makina berriak... zorpetze maila altua genuen. Produkzio prozesuetan ere aldaketak emateko beharra ikusi genuen, eta Zeiss neurketa makina erosi genuen, estatuko prezisio makinarik handiena, gure lana egiteko modua aldatuz” aipatzen du Aitor Alkorta, zuzendari orokorrak.
Kooperatibaren historian izandako beste giltzarri garrantzitsu bat Doiki kooperatibaren eraldaketarekin dator. MONDRAGON taldeko Makina Erramintako dibisioan bi talde bereizten ziren: Maherko eta DANOBATGROUP. Baina indarrak batu eta 2013an biek DANOBATGROUP izenarekin aurrera egitea erabaki zen. Ondorioz, GOIMEK-ek bi planta ditu: Itziar eta Mallabian. Biak prezisio altuko mekanizatuaren alorrean dihardute eta produktu osagarriak ekoizten dituzte. 2017ko datuei erreparatuta, 75 langile dira eta 10,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute.
Merkatuaren ezaugarrietara egokitu
Haserako urteetan produkzio gehiena, %95 DANOBATGROUP-eko kooperatibentzat ekoizten zen. “Makina erramintako sektorea oso zorrotza eta estua da eta gu ohituta geunden baldintza horietan lan egitera. Denborarekin garatzen joan gara gure estrategia baina indar guneak hiru hauek izan dira beti: epe motzean erantzuteko gaitasuna, bezeroek epeak %95ean betetzea eta piezen prezisio-exigentzia maila zorrotza” dio Alkortak. Gaur egun datuak aldatu dira eta GOIMEK-eko fakturazioaren %60 DANOBATGROUP-etik dator eta gainerako %40 beste bezero batzuetatik.
Testuinguru honetan, 2020 urteari begira, erronka da %50 DANOBATGROUP-etik eta beste %50 kanpoko bezeroetatik fakturatzea, eta modu iraunkorrean maila hori mantentzea.
Dibertsifikazioaren helburua ere funtsezkoa da, makina erraminta sektoreaz gain exigentzia altuko mekanizatua behar duten arlo batzuetara zabaltzeko premia ikusi baitute, sektore desberdinetako merkatu-nitxoak aztertuz: energia eolikoa, aeronautika eta aeroespaziala, eta abar.
Bezeroaren ikuspuntutik, mundu zabaleko bezeroekin egiten dute lan eta testuinguru horretan, plan estrategikoaren baitan internazionalizazioaren helburua ere kontuan hartu dute.
Hein berean, beharrezkoa da pertsona eta profesional kualifikatuak izatea. “Ez da nahikoa makina onenak erostea, teknologia aldetik oso aurreratuak izatea, prozesua modu egokian burutzeko pertsonak ezinbestekoak dira eta horregatik formazioa era iraunkor batean lantzen dugu”.
Goimek 2020
En el Plan Estratégico se plantean cinco retos. En cuanto a la perspectiva del cliente y el mercado, se plantean acciones dirigidas a la diversificación, para una permanente búsqueda de nuevos sectores. Relacionado con la cultura interna, se fomentarán los valores de confianza y responsabilidad como claves para el desarrollo de la organización. Y un trabajo continúo en la mejora de la eficiencia en el proceso de cumplimentación de pedidos donde es necesario el engranaje entre tres factores clave: la producción, la ingeniería y la calidad. Y en quinto lugar, pero no menos importante, se contemplan las inversiones en máquinas dirigidas a dar respuesta a las necesidades de los clientes e inversiones para la adaptación de las instalaciones, para proyectos de mejora de productividad, el proyecto GOIMEK 4.0 y seguir fomentando la formación y especialización de los propios trabajadores.
GOIMEK 4.0 es un proyecto demostrador en condiciones reales de trabajo, que permite monitorizar las máquinas instaladas en su planta productiva, hace posible la visualización remota del estado de los equipos en tiempo real y logra analizar la información capturada con el objetivo de diagnosticar posibles fallos, realizar un mantenimiento predictivo y optimizar la eficiencia de los procesos de mecanizado.