Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Goierri Goi Mailako Eskolak 50 urte betetzen ditu

Goierri Eskolak 70 langile eta 800 ikasle inguru ditu. Batxilergoa eta erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu.
Goierri Eskolak modu honetan laburtzen du bere helburu nagusia: pertsonaren heziketa oinarrizko izanik, Goierri bailarako erreferente teknologikoa eta Soldaketa Lanen Fabrikazio eta Kontrolean Euskal Autonomi Erkidegoan aitzindari izan dadin.
50 urte
Datorren urtean zehar ospatuko du Eskolak bere 50. urteurrena baina dagoeneko jaso du bere oparia, izan ere ekainaren hasieran Ordiziako Idiazabal Gaztaren ohorezko Kofradiako kide izendatu zuten. Izendapen horren ekitaldi nagusia uztailaren hasieran ospatu zen, Ordiziako D´ELIKATUZ zentroan eginiko XXIV. batzarraren ekitaldi nagusian.
Horretaz gain, 2013-14 ikasturtean zehar Eskolaren historia laburtzen duen liburuxka aurkeztuko dute eta beste hainbat ekitaldi ere ospatuko dira.