Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Goi Eskola Politeknikoko diseinuko ikasleak Maier lehiaketako finalean sartu dira

Lehiaketa honetan honakoak izan dira hautagaiak: diseinu arloko enpresak nahiz erakundeak, unibertsitateak edota ikerketa zentroak. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkezteko aukera izan du.
Maier Koop.E. Diseinuko Nazioarteko Lehiaketan beren proposamena aurkeztu zuten hautagaietatik soilik 19 iritsi dira finalera; horietatik 5 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak dira, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko espezialitatekoak. Euren proposamenak aurkeztu zituzten eta finalera iritsi ziren. Horiez gain, Dakit Design enpresako bi laguntzaile ere finalera iritsi ziren.
Ibilgailuaren barrualderako nahiz kanpoalderako diseinua egiteko eskatu zitzaien, ondorengo arloetarako:
• Ibilgailuaren aginte paneleko aurrealdea.
• Ibilgailuaren ateko panelaren heldulekua.
• Ibilgailuaren aurrealdeko modulua.
• Ibilgailuko atearen zutoinak.
Sari banaketa 2013ko irailaren 6an egingo da Zornotzan (Bizkaia), AIC (Automotive Intelligence Center) eraikuntzan.
Informazio gehiago: http://www.maierdesign.es/es/bases.php