Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako online kurtsoak eskaintzen ditu %100 diruz lagunduta

Gai berrietan sakondu edo ahaztutako ezagutzak indartzea alternatiba baliagarriak dira aktibitate profesionalaren geldialdia saihesteko.
Card image cap
2020/05/15

Materia konkretu baten interesaturik zaude eta orain arte ez duzu honetan sakontzeko aukerarik izan? Uste al duzu zenbait nozio jasota zure lana modu eraginkorrago baten burutu ahal duzula? COVID-19 pandemiak zure aktibitatea gutxitu du eta ez dakizu nola bete?

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak profesionalei zuzendutako formazio eskaintza egungo egoerara egokitu du eta online kurtsoak eskaintzen ditu aktiboan dauden langileentzako. HOBETUZeko ikastaro hauek %100ean diruz lagunduta daude eta Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalei zuzenduta daude, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak sustatzen dituelarik.

Kurtsoak

Goi Eskola Politeknikoak eskainiko dituen kurtsoak teknikoak izango dira, aktibitate industrial ezberdinetara zuzenduak.

IKASTAROAKIRAUPENA DATAK ORDUTEGIA EGUNAK
Prozesu urratzaileak (Artezketa-teknologia) 16 ordu Mai 25 - Eka 4        

09:00-11:00     

Al, As, Az, Os
Marrazketa teknikoa (UF0453) 40 ordu Mai 25 - Uzt 1

09:00-13:00 

Al, Az

Perdoiak: neurrizkoak, gainazalekoak eta geometrikoak (UF0453)

40 ordu Mai 26 - Uzt 2

09:00-13:00

As, Os
CAD - CAM Unigraphics NX Fresagailua 40 ordu Eka 1 - Eka 18

15:00-18:00

Al, As, Az, Os, Og
CAD 2D AutoCAD 40 ordu Eka 2 - Eka 15         

09:00-13:00      

Al, As, Az, Os, Og      

Baldintzak

  • Internet-era eskuragarritasuna
  • Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleentzat
  • 40%ko lekua langabezian dauden pertsonentzat

Irakaskuntza unibertsitate zentroa