Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Goi Eskola Politeknikoak profesionalentzako online kurtsoak eskaintzen ditu %100 diruz lagunduta

Materia konkretu baten interesaturik zaude eta orain arte ez duzu honetan sakontzeko aukerarik izan? Uste al duzu zenbait nozio jasota zure lana modu eraginkorrago baten burutu ahal duzula? COVID-19 pandemiak zure aktibitatea gutxitu du eta ez dakizu nola bete?
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak profesionalei zuzendutako formazio eskaintza egungo egoerara egokitu du eta online kurtsoak eskaintzen ditu aktiboan dauden langileentzako. HOBETUZeko ikastaro hauek %100ean diruz lagunduta daude eta Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalei zuzenduta daude, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak sustatzen dituelarik.
Kurtsoak
Goi Eskola Politeknikoak eskainiko dituen kurtsoak teknikoak izango dira, aktibitate industrial ezberdinetara zuzenduak.
Baldintzak
- Internet-era eskuragarritasuna
- Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleentzat
- 40%ko lekua langabezian dauden pertsonentzat