Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Goi Eskola Politeknikoak eta Siemensek hitzarmena sinatu dute
Siemens eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlaneko esparru-hitzarmen bat sinatu dute, automatizazio industrialarekin eta digitalizazioarekin lotutako lankidetza-jarduerak proposatzeko.
Bi erakundeek, esparru-akordio batean, konpromisoa hartu dute xede hauetarako baterako jarduerak proposatzeko: irakasleak prestatzeko, hezkuntza-edukiak hornitzeko, laborategietarako ekipamendua eskuratzeko eta ekitaldiak antolatzeko. Hitzarmenak prestakuntza arautuko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak garatzeko elkarlanean aritzea ere aurreikusten du geroago, eta I+G+b zerbitzuak emateko aukera zabalik uzten du.
Halaber, akordio horren ondorioz, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute interes komuneko esparru zientifiko eta teknologikoak garatzen, arreta berezia jarriz talentuan eta profesional gazteen sustapenean.
Unibertsitateak industriaren beharrei erantzuteko duen estrategiari erantzuten dio akordioak, etorkizuneko profesionalen prestakuntza sustatzen baitu, horiek enpresen etorkizuneko erronkei erantzun ahal izan diezaieten.
Siemens-en helburu nagusia, hezkuntzaren arloan, irakasleei kalitatezko edukiak eskaintzea da, ikasitakoa ikasleei transmititu ahal izateko. Teknologiaren aurrerapen azkarraren ondorioz, beharrezkoa da hezkuntza egokitzea, unibertsitateko irakaskuntzaren eta enpresen benetako beharren artean arrakalarik egon ez dadin.
Duela 20 urte baino gehiagotik, Siemensek prestakuntzaren aldeko apustua egin du, industria-sektore desberdinetan langile gaituagoak lortzeko. Unibertsitateaz gain, prestakuntza duala ere tresna ona da hezkuntza enpresa-errealitatera hurbiltzeko. Konpainiak prestakuntza dualeko lau programa ditu, eta hitzarmen bat Universidad y Empresa Fundazioarekin. Horren bidez, urtero 200 ikaslek baino gehiagok egiten dituzte praktikak Siemensen.
Duela gutxi, konpainiak lankidetza estua izan du Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioarekin, industria-fabrikazioaren alorreko 500 irakasle baino gehiago prestatzeko, 4.0 Industriaren digitalizazioari buruzko azken joeretan. Hauek izan dira prestakuntza-programa horretan garatu diren gaiak: Zibersegurtasuna, Biki Digitala, Virtual Commisioning, Cloud eta Edge Computing, besteak beste.