Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” hitzaldia
Daniel Innerarity filosofoak eskainiko du hitzaldia, Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena dela eta.

Datorren azaroaren 19an Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena gogoratuko du. Hori dela eta, elkarteak hitzaldi bat antolatu du, Daniel Innerarity filosofoak eskainiko duena “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” gaiari buruz. Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan izango da (5001 Gelan).
Daniel Innerarity katedraduna da, filosofia politiko eta sozialean; Euska Herriko Unibertsitatean, Ikerbasqueko ikertzailea; eta Instituto de Gobernanza Democrática delakoaren zuzendaria.
Bere hitzaldian gobernantzaren etorkizunari buruz arituko da, kontuan hartuta egungo egoera demografiko, finantziero...