Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
GJHen aldeko Euskal Aliantza
Proposamen honen helburu nagusia da euskal erakundeen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza-esparruak indartzea, ardatz komun batekin: Nazio Batuen garapen jasangarrirako 2030 Agenda garatzeko ahaleginak bateratzea, gizarte-eragileen ahaleginak eta baliabideak koordinatuz, GJHek hartzen dituzten gai-arloetan eragin positiboa eta iraunkorra lortzeko.
Aliantza horren aurkezpen publikoan lehendakariak berak eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako idazkari nagusiak parte hartu zuten. Ekitaldian, Korporazioko ordezkariak ere izan ziren, eta erakunde eta enpresetan 2030 agendaren ezarpenari buruzko lau esperientzia edo testigantza aurkeztu ziren; Fagor Taldearena izan zen horietako bat.
Konpromisoak
Ekitaldian zehar, bi dokumentu ezagutarazi ziren. Lehenik eta behin, 2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako Adierazpena, zeinaren gainean egituratzen den GJHen aldeko Euskal Aliantza, eta 50 euskal gizarte-eragileren babesa duena. Eta, bigarrenik, Enpresetan eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida.
"2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako" Adierazpenak bost konpromiso finkatzen ditu, eta horietatik bost inplikazio praktiko eratortzen dira. Hauek dira, laburbilduta:
- Gizarte-erakundeen arteko lankidetza indartzea, bai eta erakunde horien eta erakundeen artekoa ere.
- GJHak ezartzea enpresen eta erakundeen barne-kudeaketan eta -funtzionamenduan.
- 2030 Agenda zabaltzea eta sustatzea, eta herritarren parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea.
- Elkartasun- eta jasangarritasun-printzipioak bultzatzea, 2030 Agendaren oinarri gisa.
- Euskal esperientzia modelizatzea eta nazioartean hartu-emana erraztea.