Irakurriena
- 1. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 2. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 3. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
- 4. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
- 5. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 6. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
Gizarte Ekonomiaren gaineko hausnarketa AECAren XXII. Nazioarteko Kongresuan

Topaketan 15 herrialde baino gehiagotako 300 zuzendari, bazkide, profesional eta akademiko bildu dira.
Topaketa Espainiako foro profesional nagusietako bat da. Enpresek, korporazioek eta erregulatzaileek datozen hilabeteetan Estatuko eta EAEko enpresa-sarean izango diren gai eta berrikuntza nagusiak aztertu eta eztabaidatzen dituzte topaketan.
`Adimen Artifiziala, arriskuak eta jasangarritasuna: etorkizuneko erakundeentzako gaurko gakoak` izan da kongresuaren aurtengo leloa. Nazioko eta nazioarteko hainbat erreferentek gai desberdinak landu dituzte, besteak beste, adimen artifiziala, Jasangarritasunaren Zuzendaritza berriko erregulazioa edota Gizarte Ekonomia.

Gizarte Ekonomiaren Sustapena
Etorkizuneko erakundeez ari garenean, gizarte ekonomia nahitaez agertu beharreko gaia da. AECA Kongresuan ere, gizarte ekonomiak izan zuen bere lekua eta Gipuzkoa, Euskadi eta Estatua ekonomia eredu honetan erreferente direla nabarmendu eta balioan jarri da.
'Gizarte Ekonomiaren sustapena: enplegua sortzeko Europako ekintza-plana' mahai-inguruan ondorengo adituek hartu zuten parte: Victor Meseguer, Gizarte Ekonomiaren PERTErako komisarioak; Elena Zárraga, LKS Next-eko zuzendari nagusiak eta LABORAL Kutxako aholkulariak; Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren zuzendariak eta José Luis Monzón, CIRIEC Espainiako zuzendariak.
Eztabaidaren baitan egungo gizarte ekonomiaren egoera aztertzeaz gain, ekonomia eredu honek gizarte justuagoagoak eta parekideagoak eraikitzeko duen indarra eta ekarpena nabarmendu ziren.