Irakurriena
- 1. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 2. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 3. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 4. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 5. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 6. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 7. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 8. “Abentura zirraragarria izan da”
- 9. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 10. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
Gizarte ekonomia erreferentea da Europan
Testuinguru honetan, badira hainbat erakunde, institutu, behatoki... urtetik urtera gizarte ekonomiako eragileen ikerketak egiten dituztenak.
- Gizarte ekonomiaren atlasa - GEZKI
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidego mailako atlasa eguneratu du oraintxo. Bertan, kooperatiben eta elkarte zein fundazioen inguruko datuak biltzen dira. Gainera, aukera ematen du azterketa geografikoak egiteko, adierazle mota desberdinen arabera.
Xehetasunetan sartu gabe, irakurketa azkarra egiteko aukera ematen du. Atlasa kontsultatzeko lotura hau erabili daiteke: http://46.226.108.156/GEZKI/Atlasa_2016/atlas.html
- Euskadiko kooperatiben egoerari buruzko txostena- KONFEKOOP
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak 1.110 kooperatiba biltzen ditu, Euskadiko Barne Produktu Gordinaren %7 baino gehiago sortzen dutenak.
Kooperatiben errolda:
Lurraldeka:
Bazkide eta kooperatiben eboluzioa:
- Gizarte-ekonomia, erreferente Europan
Göteborgen azaroan egin den Nazioarteko Konferentzian Euskadiko gizarte-ekonomia protagonista erreferentziala izan da. Konferentzia hau, egun bat beranduago Suediako hirian Eskubide Sozialen Europako Zutabea berretsi zuen Bidezko Enplegurako eta Hazkunderako Europar Batasuneko Gailur Sozialean kokatzen da. Europako Zutabearen helburu nagusiak dira hauek dira, batik bat: ekonomia sozialagoak eta bidezkoagoa defendatzea; soldata eta bizi-maila hobeak lortzea; eta langileentzako babes berriak eta lan-eskubideen aplikazio zorrotzagoa bermatzea.
Göteborgen izan ziren MONDRAGON Taldeko hainbat ordezkari, Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde askotako ordezkari eta agintariekin batera.
Konferentziatik atera ziren ondorioak, Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuei aurkeztu zitzaizkien. Gaiarekin lotuta, eta hurrengo urteetara begira, 2018-2020 Europako Ekintza Plana lantzeko eskaera luzatu zen, gizarte-ekonomiaren enpresak eta haien nazioartekotzea sustatzeko.
Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritza 2018an indarrean jartzeko lantzen ari den Kooperatiben Lege berriaren garrantzia nabarmendu zen. Modu berean, Euskadiko gizarte-ekonomia osatzen duten familiak bultzatzera eta finkatzera bideratu duen laguntza-pakete garrantzitsua aditzera eman dute. Helburu horretara 4 milioi euro bideratu dira, iaz baino %20 gehiago, gutxi gorabehera 230 enpresa-proiektu eta 850 enplegu sortzen lagundu duena.
Oharra: datu hauek TU Lankide aldizkarian publikatu dira.