Gizarte-Berrikuntzari buruzko jardunaldia antolatu du ISEAk

Gizarte-Berrikuntza gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gure lurraldeko gizarte-batura, lehiakortasuna eta iraunaraztea lortzeko. Hori dela-eta, ISEA Koop Elkarteak “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldia antolatu du maiatzaren 31n.
Card image cap
2018/04/27

Hiru dira helburu nagusiak: Gizarte-Berrikuntzari buruzko jarduerei buruzko elkartrukea sustatzea; Gizarte-Berrikuntzak administrazio publikok, nahiz enpresen zereginean izan dezakeen errotzea; eta enpresa eta Administrazio Publikoaren arteko elkarlana bultzatu gizarte-berrikuntza ekimenak bultzatzeko.

Asmo horiek kontuan izanik “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldiak ikuspegi askotariko eduki hauek proposatuko ditu:

• Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen “Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab” izeneko ekimenak gizarte-berrikuntzaz duen ikuspegia; diputatu nagusiaren kabineteko zuzendaria den Xabier Barandiaren eskutik.

• Gizarte-Berrikuntzaren hastapenak; SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU) izeneko laborategiko Alvaro Luna-ren eta Egoitz Pomares-en eskutik. 

• Gizarte-Berrikuntzaren ikuspegia KIMU BERRI izeneko enpresa eta administrazioaren lankidetzan; Debagoieneko Garapen Agentziaren eskutik.

• Eroski Fundazioaren eskarmentua; Alejandro Martinez Berriochoaren eskutik.

• JAKIBERRI-Euskal Janari Lasterra izeneko ekimena; Ausolan Koop Elkarteko Amaia Agirreren eskutik.

• E3! Ekimena; ISEA koop Elkarteko Mikel Orobengoaren eskutik.

Jardunaldia LKSek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen erdialdean duen eraikuntzan izango da, maiatzaren 31n, arratsaldeko 15:00etaik aurrera. Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; bai (943772064) telefonora deituz, edo (morobengoa@iseamcc.net) helbidera mezu bat igorriz.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Banaketa komertziala

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa