Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Gironako Les Magnolias jatetxeko chefak irabazi du Basque Culinary Center – Eroski sariaren III. edizioa
EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketaren III. edizioko sarien epaia eman zuen ostiralean. EROSKI eta Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomiaren eta Elikaduraren alorreko Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroko kideak dira eta, lehiaketa horren bidez, tokiko produktuak erabili eta jatetxeetako kartetan dimentsio gastronomikoa ematen dieten sukaldaritza-lanak saritu nahi dituzte.
Lehiaketako baldintza nagusia da tradizio handiko produktuak erabiltzen dituzten errezetak bidaltzea
Sariak banatzeko ekitaldian, Agustín Markaide EROSKIko lehendakaria, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria buru zirela, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Donostiako Udaleko ordezkariak izan dira, baita nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkaritza zabala ere. Horiei guztiei eskaini dizkiete finalistek euren errezetak, eta epai-mahaikideek tokian bertan baloratu dituzte.
Hiru finalistak honako hauek izan dira: Víctor Trochi, Gironako Les Magnolias jatetxeko chefa, “ganba gorria… itsasoaren eta mendialdearen artean” plateragatik; Iñaki Moya, Gasteizko Ikea jatetxeko chefa, “arbi-garen eta perretxikoen soufflea” plateragatik (bigarerrena); eta Ana Portals, A Coruñako A Curtidoria jatetxeko chefa, “Poso de Miño” plateragatik (hirugarrena).
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak
Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza besterik ez ziren bete behar: jarduneko chefa izatea Espainiako edozein jatetxetan eta norberaren eskualdeko tradizio handiko produktuak erabiltzen dituzten errezetak bidaltzea. Aurkeztutako proposamen guztien artean, epaimahaiak –sukaldari ospetsuek, gastronomia-adituek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek osaturikoak– hiru finalista aukeratu ditu. BCC – EROSKI Sarien zenbatekoak 9.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak dira eta, gainera, hiru finalistek diploma bana jasoko dute.