Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Gipuzkoako Ganberaren nazioartekotzearen saria jaso du Fagor Elektronikak

Fagor Elektronikak lurraldeko enpresen lana aitortzeko Gipuzkoako Ganberak antolatutako ekitaldian jaso du gaur Enpresen Nazioartekotzearen saria, "Nazioartekotzean aitzindaria izateagatik, 1992an Asian bere lehen ekoizpen-planta martxan jarri zuelako, eta azken bi urteetan beste lau herrialdetan lantokiak ireki dituelako". Bere ibilbidean Fagor Elektronikak sei herrialdetan banatutako zazpi lantoki batu ditu, (Espainian bi, Thailandia, Txile, Mexiko, Turkia eta Kolonbian), bai eta Europako, Asiako eta Ameriketako hainbat merkatutara egindako esportazio-maila ere (% 70etik gorakoa) izugarria izan da.
2016, inflexio-puntua
2016tik aurrera, aldaketa kualitatibo bat gertatu da merkatuan, sektore askotan izaera elektronikoko osagaiak sartu baitira. Eskariaren bultzadak eta Fagor Elektronikak nazioarteko bezeroengan lortutako posizionamenduak, hala nola; Toyota, Airbus, Robert Bosch, Grupo Antolin, Siemens, Electrolux, Eika edo Copreci, kanpoko produkzio-ezarpenen bigarren prozesu bat aurrera eramateko beharra eragiten dute, bezeroei eskari-orrietako osagaiak hornitzeko.
Fagor Elektronikak saria jaso du nazioartean hedapen bizkorra eta eraginkorra egiten ari delako. 75 milioi euro inguruko fakturazioko bolumenarekin 2021ean, eta pandemiak eragiten ez dion eboluzio gero eta handiagoko dinamikarekin, salmentak % 35 banatzen dira Europako kontinentean, % 40 kontinente asiatikoan eta % 25 Ameriketan.
Saritutako beste enpresa batzuk
Sarien hogeita hamargarren edizio honetan, Grupo Lacor-Ibili Bergarako enpresa "empresa de Gipuzkoa" izendatu du Gipuzkoako Ganberak. Halaber, Iruko Dinuy saritu du "ETE industrialen enpresa" kategorian; Olaberriako Suministros GAMESA, "Zerbitzu enpresa" kategorian; eta Donostiako BioTech Foods, "Berrikuntza Enpresa" atalean. Sarien hogeita hamargarren urteurren honetan, enpresek Gipuzkoan aberastasunaren eta enpleguaren sortzaile gisa egindako lana aitortu da, eta bederatzigarren urtez jarraian Banco SABADELLen babesa izan du.