Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Gipuzkoako Ganberak ORKLI saritu du urteko “Gipuzkoako Enpresa” moduan

Orkli 1982an sortu zen erakundea da, baina bere jatorria 1974ra arte doa. Berokuntza, ur bero sanitario eta ura berotzeko sistemetarako osagaiak diseinatu, garatu, ekoitzi eta merkaturatzen ditu, baita gas bidezko etxetresnetarako segurtasun sistemak ere. MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, bere produkzio lantegi nagusia eta egoitza nagusia Ordizian ditu, eta beste bi lantegi ditu Kunshanen (Txina) eta Sao Paulon (Brasil).
503 langilerekin, urteko salmentak 135 milioi euro ingurukoak dira, eta ia %75 esportaziora zuzentzen du; horrenbestez, Orkli mundu mailako liderra da gas bidezko segurtasun termoelektrikoaren arloan, eta halaber Espainiako liderra da berokuntzako osagaien sektorean, baita Europako erreferentzia ere,uraren berokuntza sistemen osagaien sektorean.
Orkliren kudeaketa parte hartzean, komunikazioan eta informazioan oinarrituta dago.Bazkideek proiektuari buruzko ikuspegi partekatua izatea, erabakiak hartzeko azkartasuna, epe luzerako ikuspegia, automatizazio maila handia, bazkideen formazio maila altua eta nazioartekotze goiztiarra abiapuntutzat hartuta, Orkli lurraldeko enpresarik lehiakorrenetakoa da.
"Enpresa Nazioartekotzearen " sariak Irizar Forgek garatutako lana aintzatetsi du, nazioartekotzeko prozesuan izandako arrakastagatik."Industriako Enpresa Txiki eta Ertainari” emandako saria puntako teknologia ekoizten duen AddedValueSolutions etxearentzat izan da.Eta azkenik, “Zerbitzu Enpresaren” errekonozimendua Kendu PosVisualManagement enpresarentzat izan da, zeina saltokirako bertarako ikusmenezko komunikazio soluzioak diseinatu, ekoitzi eta kudeatzen espezializatuta dagoen.