Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lau proiektu berritzaile gauzatuko ditu HUHEZI Fakultateak
Honako hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko dituen proiektu berritzaileak:
1) Eskola eta komunitatearen elkarlanean oinarritutako egitasmoak: hezkuntzaren kalitatean eragiteko bideak eta estrategiak
Herri/Hiri hezitzaileen praktika onetatik abiatuta, proiektuaren xedea da identifikatzea eskola eta komunitatearen arteko elkar-lanean oinarritutako hezkuntza egitasmoek behar dituzten aurrebaldintzak eta aldeko faktore hezitzailea. Gainera, proiektuak zehaztuko ditu bideak eta estrategiak bermatzeko ikasle guztien kalitateko hezkuntza.
Olaia Jimenez eta Nerea Agirre BETA ikerketa taldeko Heldu proiektuetako kideek egingo dute ikerketa.
2) Ikaskidetzan eta sarean (Ikasare) eraikitako formazio ereduan oinarritutako praktika komunitatea osatzeko prozesuen eraketa, inplementazioa eta ebaluazioa (Sarekin)
Proiektuaren oinarria dago 2012-2013 ikasturtean. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikasmina deialdian egindako proiektuan definitu zen aholkularitza eredua –beti ere, ikerketaren bidea erabilita– eskola eraldatze prozesua gauzatzeko. Orain, Sarekin, egingo da ikerketa hura gauzatu, inplementatu eta ebaluatu. Ikaskidetza ardatz izanik, eta Ikaste Komunitate Profesional Eraginkorrak bihurtuta, nahi da hobetu, berritu eta eraldatu ikasleen etengabeko ikaste prozesua.
BETA ikerketa taldeko Ikaskide proiektuetako kideek garatuko dute lana:Mariam Bilbatuak, Ainara Artetxek, Ahots Lejardik, Xabier Arregik, Agurtzane Martinezek eta Ana Usabiagak.
3) Ikastetxeko kanpo espazioa haurren ikaskuntzarako ingurune
Iñaki Larrea, Alexander Muela eta Nekane Miranda Hazitegi ikerketa taldeko ikerlariek egingo duten azterlana oinarritzen da ikastetxeetako kanpo espazioek duten potentzialtasunean, sustatzeko haurren garapena eta aberastekoikaskuntza prozesua. Proiektuan diseinatu, aplikatu eta ebaluatuko dira kanpo espazioetarako esperientzia berritzailea, beti ere, hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntzako irakasleen laguntzarekin.
4) Kooperatibismoa XXI. erronkak: irakaspenak
Lanki ikertegiak egingo du laugarren proiektua, hain zuzen ere, Aitzol Loiola, Ariane Kareaga, Igor Ortega eta Ainara Udaondo ikerlariek. Azterlanaren abiapuntua izango da Fagor Etxetresnaken kasua, baina, ikerketan jorratuko dira kooperatibek etorkizunari begira dituzten korapilo nagusiak, beti ere, ondorioztatzeko beharrezko irakaspenak. Ikerketa egiteko erabiliko den metodologia da Ikerketa Ekintza Parte-hartzailearena (IEP), horretarako, bilatuko da kooperatibetan inplikaturiko eragile eta pertsona ezberdinen partehartze zuzena.