Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena berritu dute
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/gipuzkoako-foru-aldundiak-eta-mondragon-unibertsitateak-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute/@@images/b56b61c6-e372-4e85-9ce9-22cdc590317e.jpeg)
Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute eta, bertan ezarritakoaren arabera, bi erakundeak elkarlanean arituko dira Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan prestatzen ari den Gipuzkoako PLan Estrategikoan. Erakunde akademikoak bere ezagutza eta ikerketa gaitasuna eskainiko ditu lurraldearen erronkak identifikatzeko, lehentasuna emanez lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren gaiei.
Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak, aldi berean, pertsonen partaidetza sustatuko dute Gipuzkoako enpresetan.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gidatutako Etorkizuna Eraikiz gobernantza programaren bidez, abian jarri nahi dira lurraldearen garapen soziala eta ekonomikoa sustatzera bideratutako hainbat proiektu eta esperientzia pilotu adierazgarri. Proiektu hori Gipuzkoa Lab ekimenean gauzatuko da. Bestalde, Etorkizuna Eraikiz programaren bigarren ardatza Gipuzkoa Taldean da, zehazki, lurraldearen etorkizunaren inguruan gizarte antolatuarekin partekatutako gogoeta prozesua.
Hain zuzen ere, Markel Olano diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak sinatu duten hitzarmenak bat egiten du bi ardatz horietan, non bi erakunde sinatzaileek konpromisoa hartzen duten Aldundiak bultzatutako politika publikoen ikerketa, prestakuntza eta azterketa sustatzeko eta garatzeko. Horregatik, Gipuzkoa Lab esperientziaren barruan, Mondragon Unibertsitateak, beste ekimen batzuen artean, behatoki bat prestatuko du Gipuzkoako kudeaketa, jabetza eta emaitzetan pertsonek duten partaidetza ezagutzeko, betiere esparru horretan Aldundiak gauzatzen dituen politiken jarraipena egiteko asmoz.
Gipuzkoa Taldean ekimenari dagokionez, Mondragon Unibertsitateak proiektu hori babestuko du eta, horretarako, lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren alorretan Gipuzkoak dituen erronkei buruzko jakintza eta ikerketa gaitasuna jarriko ditu.