Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta LORTEK-ek etorkizuneko proiektuak partekatu dituzte
Bisitaren helburua izan da LORTEK-en gaur egungo egoera eta jarduerak eta etorkizuneko plan estrategikoak bertatik bertara ezagutzea, 2021eko irailetik LORTEK-en zuzendari nagusia den Jaione Ganzarainen eskutik. Ganzarainez gain, LORTEK-en Zuzendaritza Kontseiluko beste kide batzuk ere izan dituzte lagun Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.
Bisitan zehar, LORTEK-ek elektromugikortasunaren eta energia biltegiratzeko soluzio berrien alde egiten duela azaldu zaie Markel Olanori, Jabier Larrañagari, Jon Gurrutxagari eta Iker Estensorori. Azken arlo horretan, MUBIL Mugikortasun Berriko Zentroarekin elkarlanean ari da aktiboki.
Instalazioak ikusten zituzten bitartean, lehen eskutik ezagutu ahal izan dute LORTEK-ek Ordiziako egoitza nagusian instalatu duen laser bidezko soldadurako zelula berria. Zelula horrek mugikortasunaren industriako eskariari erantzuten dio, eta AZPITEK 2021 proiektuaren esparruan gauzatu da (Azpiegitura Zientifiko-teknologikoak Eskuratzeko Eusko Jaurlaritzaren Laguntza Programa).
Hain zuzen ere, Aldundiak iazko Smart Mobility deialdian babestu zituen proiektuetako bat zentroak elektromugikortasunerako eta energia biltegiratzeko erakusle teknologikoak garatzea izan zen. Halaber, foru-erakundeak LORTEK-en LOTUR-AI izeneko proiektua babestu zuen 2022an, arkuzko soldadurako prozesuetako kalitate prediktiboari buruzkoa.
Beste jardunbide batzuk ere aurkeztu zaizkie Aldundiaren ordezkariei; hain zuzen ere, 4.0 laborategi aurreratu bat instalatzeko gaur egun abian diren inbertsio berriak, punta-puntako ekipamendua izan dezan, besteak beste ikuspen artifizialean, fotonikan, robotika kolaboratiboan eta IoT-n. Hori 2022an AZPITEK programak emandako babesari esker gauzatu ahal izango da.
Bestalde, topaketa honetan, 2022aren itxierari buruzko datuak eman dira: LORTEK-ek 7 milioi eurotik gorako diru-sarrerak izan ditu, eta handitu egin da I+G-tik industriarako haren transferentzia-bolumena. Horrez gain, Jaione Ganzarainek eta LORTEK-eko gainerako kideek 2022-2025erako Hausnarketa Estrategikoko puntu nagusiak xehatu dituzte, eta konputazio kuantikoaren eta beste teknologia disruptiboen aldeko apustuan, Euskadi Quantum estrategiarekin duten harremanean eta mugikortasun adimendunean jarri dute arreta.
Hausnarketa estrategikoa, 2022-2025
Markel Olanok zentroaren lana goraipatu du; haren hitzetan, zentroak “ezagutza aurreratua sortzen du gure industriarako, eta une honetan erabakigarria izango da sektorea eraldatzen ari diren teknologia berrien olatua hartzea industrian indartsu jarraitzeko eta, horrela, gure etorkizuneko ongizatearen oinarriak sendotzeko”.
LORTEK-i buruz
LORTEK S. KOOP. zentro teknologiko pribatu bat da, eta ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. LORTEK-ek zentro teknologiko kooperatibo bat izan nahi du, fabrikazio digital eta adimenduneko soluzio berritzaileak garatzen nagusi, trantsizio digitalarekin, energetikoarekin eta klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuna emateko.
Hona hemen haren espezializazio-arloak: Loturako teknologiak, Fabrikazio aditiboko teknologiak eta Digitalizazioko teknologiak.