Gipuzkoako Foru Aldundiak Errekaren instalazioak bisitatu ditu, proiektu estrategikoak ezagutzeko

Fastening Excellence Center (FEX) erakundeak antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bisita instituzionala egin du Bergarako ERREKAren instalazioetara.
Card image cap
Ezkerretik eskumara: Unai Andueza, Ane Insausti, Juan Urzelai, Ainhoa Larrañaga, Arkaitz Etxezarreta, Gorka Artola y Markel Azkargorta, Errekak Bergaran dituen instalazioetan.
2025/02/14

Ane Insausti, Gipuzkoako Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua, eta Unai Andueza, Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia izan dira ordezkaritza buruak. Halaber, bertan izan dira Juan Urzelai, FEXeko zuzendari nagusia; Gorka Artola, Bergarako alkatea; eta Markel Azkargorta, Bergarako Udaleko garapen zinegotzia. Errekaren aldetik, Arkaitz Etxezarreta, Erreka taldeko zuzendari nagusia, eta Ainhoa Larrañaga, ERREKA Smart Fastening negozio-unitateko zuzendaria izan dira.

Bisitan zehar, ordezkari instituzionalek Erreka 2025-2028 plan estrategiko berriaren hiru ardatz nagusiak ezagutzeko aukera izan dute: antolaketa, hazkundea eta errentagarritasuna

Bisitan zehar, ordezkari instituzionalek Erreka 2025-2028 plan estrategiko berriaren hiru ardatz nagusiak ezagutzeko aukera izan dute: antolaketa, hazkundea eta errentagarritasuna. Errekaren helburuetako bat bere eredua optimizatzea da, baita hazkunde organiko eta ez-organikoaren aldeko apustua egitea ere, betiere lehendik dauden negozio-unitateen errentagarritasuna eta lehiakortasuna sendotuz.

Erreka Smart Fastening

Bisitariak Erreka Smart Fastening negozioak garatutako ingeniaritza-soluzio berritzaileak ezagutzeko aukera ere izan dute, hala nola EDB (Erreka Digital Bolt) teknologia. Soluzio horrek torlojuen karga zehaztasunez neurtzea ahalbidetzen du. Azkenik, Errekak martxan dituen proiektu esanguratsu batzuk ikusi dituzte. Horien artean dago DUNE (Deep Underground Neutrino Experiment). Proiektu honetan, Erreka neutrinoen detektagailuaren egiturarako finkatze-elementu nagusiak hornitzen ari da, guztira 90.000 torloju, horietatik 5.000 EDB teknologiadunak.

Errekak martxan dituen proiektu esanguratsu batzuk ikusi dituzte. Horien artean dago DUNE (Deep Underground Neutrino Experiment). Proiektu honetan, Erreka neutrinoen detektagailuaren egiturarako finkatze-elementu nagusiak hornitzen ari da, guztira 90.000 torloju

Egindako bileran, egungo erronkak, enpresa egiten ari den dibertsifikazio-prozesua eta bere hazkunde- eta merkatu-kokapen-aukerak ere azaldu dira. 

Era berean, ErrekaConnected Access negozioaren instalazioak ikusteko ere aprobetxatu dute. Unitate hori sarbide adimendun eta digitalizatuak kontrolatzeko sistema automatizatuen diseinu, fabrikazio eta instalazioan espezializatuta dago.

Errekaren ustez, funtsezkoa da erakunde publikoen babesa hazkundea sendotzeko, berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna indartzeko. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza estrategikoa funtsezkoa da lurraldearen garapen industriala bultzatzen jarraitzeko.

Bisita honek enpresa-sektorearen eta erakundeen arteko harremanak sendotzeko balio izan du, Gipuzkoako industriaren berrikuntza eta bikaintasuna sustatzeko konpromisoa indartuz.

 

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak