Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Ekonomia Sustapeneko diputatuak Copreci bisitatu dute

Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok, eta Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatu den Ainhoa Aizpuruk, Coprecik Aretxabaletan duen lantokia bisitatu dute gaur.
Card image cap
2018/04/25

Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanok adierazi du gaur Foru Aldundia lurraldeko enpresen hazkunde eta dibertsifikazioaren alde ari dela eta, norabide horretan eragitea “Gipuzkoaren etorkizunaren alde egitea” dela.

Foru arduradunak Aretxabaletan egin ditu adierazpenok, Copreci kooperatibara egin duen bisitan. MONDRAGON Korporazioko parte da Copreci eta etxetresna elektrikoentzako osagaiak egiten ditu. Gaur egun hazkunde fasean dago enpresa eta datozen hiru urteetan 50 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du bere jarduera hedatzeko. Ahalegin honek Aretxabaletako instalazioetan izango du erdigunea.

El diputado general Markel Olano visita Copreci

Coprecik 50 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta horietatik %70 Aretxabaletako lantokira bideratuko du

Bisitan parte hartu du baita ere, diputatu nagusiarekin batera, Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru diputatu den Ainhoa Aizpuruk. Enpresaren aldetik, Copreci Taldeko zuzendari nagusi den Imanol Oleaga eta Lorea Barrutia presidentea egon dira topaketan. Gainera, MONDRAGONeko presidenteorde den Javier Oleaga eta Aretxabaletako alkate den Unai Elkoro ere bertan izan dira.

Bisita lan bilera batekin hasi da, eta bi aldeek elkarlanerako duten borondatea berretsi dute. Ondoren, enpresaren arduradunek Aretxabaletan dituzten azpiegiturak erakutsi dizkiete foru ordezkariei.

Gastronomia digitala

Diputatu nagusiak gogorarazi duenez, Aldundia “legealdiaren lehen egunetik” ari da ekonomia sustapenaren alde egiten. “Beti defendatu izan dugu jarduera ekonomikoa bultzatzea dela aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko errezetarik onena, eta honela lortzen ditugu gure ongizate sistemari eusteko behar ditugun baliabideak”, azaldu du. Gainera, nabarmendu du etorkizuneko sektorek estrategikoen aldeko apustua ari dela egiten Foru Aldundia, Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez, zibersegurtasuna, elektromugikortasuna edota gastronomia digitala bezalako arloetan. Azken puntu honi dagokionen, Copreci bezalako enpresak egiten ari diren ahalegin berritzailea txalotu du Olanok. Horiei esker, esan du, Gipuzkoa bere espezializazio maila hobetzen ari da gastronomiaren sektorean, ikuspegi industrial batetik.

Bisitan zehar, foru arduradunak bertatik ezagutu du Copreci egiten ari den apustua bere jarduera hedatzeko, teknologia, berrikuntza eta dibertsifikazioak bat egiten duten bideorria. Kooperatibako arduradunak azaldu duenez, datozen hiru urteetan intentsitate maila honi eustea espero dute, besteak beste, marka zuriko osagarrien merkatuaren indartsu daudelako, bezero berriak hartu dituztelako eta negozioa aukera berriak ireki direlako.

El diputado general Markel Olano visita Copreci

Hazkunde honi eusteko, Coprecik 50 milioi euroko inbertsioa egingo du bere egitura egokitzeko. Kantitate honetatik, %70 Aretxabaletako fabrikara bideratuko da. Oleaga zuzendariak adierazi duenez, 4.0 industria eta automatizazioaren aldeko apustua ari da egiten lantegi hau eta, honi esker, azpiegitura gipuzkoarrak lehiakortasunari eusten dio, baita eskulan merkeagoak duten herrialdeetako fabriken aurrean ere.

Bisitaren argazki bilduma: Copreci

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak