Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ederfil-Becker kooperatibak bisitatu ditu

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok EDERFIL BECKER Koop.E. sozietateen instalazioak bisitatu ditu aste honetan, Legorretan (Gipuzkoa).
Bisitan zehar, Garitanok, zeina Berrikuntza, Lanada Garapen eta Turismoko diputatua den Jon Peli Uriguenekin eta Lurralde Garapeneko zuzendaria den Pedro Iturberekin batera joan zen hitzordura, lehen eskutik ezagutu zuen EDERFIL BECKER enpresen eraldaketa prozesua, izan ere, prozesua ekitaldi honen amaieran amaituko da, bi kooperatibek juridikoki bat eginez. Foru ordezkaritzari harrera egiteko bertan izan ziren bi kooperatibetako lehendakariak, Juan Mendizabal eta Javier Amondarain, bat egite juridikoaren ondoren lehendakari kargua beteko duen Unai Elola, Pablo Mendizabal zuzendari gerentea eta Pertsonen Arloko arduradun Maider Martin.
Halaber, kooperatibako hainbat lider eta pertsonak osatutako talde batek beren inpresioak partekatu ahal izan zituzten hiru ordezkari instituzionalekin.