Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
MONDRAGON korporazioaren Arrasateko egoitza nagusiaren ekipamendu proiektu berria garatu du Gerodanek. Prozesua iazko urte hasieran hasi zen, egoitza nagusiko bulegoei irudi berri bat eman nahian, askoz ere gaurkotuagoa eta berritzaileagoa, baina lankidetza, elkartasuna eta konpromisoa bezalako esentzia korporatiboei eutsita eta MONDRAGONen barruan fabrikatutako ekipamenduak txertatuta, hala nola, Enea eta Gerodanen produktuak.
Izan ere, Gerodan kooperatiba MONDRAGON korporazioaren parte da, eta horrek aukera ematen dio bere ekoizpen baliabideak lantegi espezializatuetan zabaldu eta bitartekoak optimizatzeko. Era berean, espazio eta konfort akustikorako irtenbideak eskaintzen ditu, modu pertsonalizatuan.
Azpeitiko kooperatiba arlo soziosanitarioko eta hoteletarako ekipamenduak garatzeko sortu zen. Baina, duela bi urte, apustu estrategikoa egin zuen interiorismoa barne hartzen duten ekipamendu korporatiboko proiektuei ekiteko, eta apustu horren emaitza dira MONDRAGONen egoitza nagusian eta Dikarren Garagartzako egoitza berrian eginiko lanak.
Ikusi argazki galeria.