Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Gerodan-ek Kanariar irletan showroom dotorea ireki du
Gerodan erreferentea da sektore soziosanitarioan eta hoteletarako egokitutako altzarien diseinuan eta ekoizpenean, eta Kanarietan duen presentzia sendotu du showroom iraunkor berri baten inaugurazioarekin.
Beren proiektuetarako irtenbide integral, berritzaile eta pertsonalizatuak bilatzen dituzten sektoreko profesionalentzako topagune izan nahi du gune honek. Arkitekto eta interioristetatik hasi, eta hotelen edo adinekoen eta ikasleen egoitzen sustatzaile eta kudeatzaileetaraino.
Beren proiektuetarako irtenbide integral, berritzaile eta pertsonalizatuak bilatzen dituzten sektoreko profesionalentzako topagune izan nahi du gune honek
“Kanarietan ekintza eta ekipamendu-proiektu asko egin ondoren, etengabeko ezarpen honek aukera emango digu Kanarietako eskariari etengabe erantzuteko. Pausu hau pertsona konprometituek eta oso profesionalek, baina, batez ere, konprometituek osatutako talde bat garatzearen ondorioa da. Pertsona onak, proiektu ororen oinarri direnak, denboran irauteko asmoa dutenak. Konpainia onean bakarrik irits baidaiteke urrutira, eta hori ere gure apustua da”, adierazi du Juan Larrañaga Gerodaneko zuzendari kudeatzaileak.
MONDRAGON Health eta MONDRAGON Hospitality aliantzen kide den kooperatibak ibilbide luzea egin du sektorean, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duteningurune funtzional, estetiko eta iraunkorrak sortzeko gaitasuna duela erakutsi du. Elkarlaneko ikuspegiak diseinatzaile, arkitekto, interiorista eta ergoterapeuten diziplina anitzeko talde bat biltzen du, eta proiektu bakoitza bakarra izatea eta bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzea bermatzen du.
Gerodanen showroomean, profesionalek produktu eta soluzio sorta zabala esploratu ahal izango dute, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako altzarietatik hasi eta gama altuko hoteletarako diseinu-elementuetaraino
Gerodanen showroomean, profesionalek produktu eta soluzio sorta zabala esploratu ahal izango dute, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako altzarietatik hasi eta gama altuko hoteletarako diseinu-elementuetaraino. Teknologia eta material berriak ikertzeko eta garatzeko egin duten apustuari esker, etengabeko berrikuntzan dauden irtenbideak dira.
Zergatik aukeratu Gerodan?
- Diseinu pertsonalizatua: bezero bakoitzaren beharretara egokitutako espazioak diseinatzen dituzte.
- Kalitatea eta iraunkortasuna: produktuak kalitate handiko materialez eginda daude eta araudi zorrotzenak betetzen dituzte.
- Zerbitzu integrala: zerbitzu osoa eskaintzen dute, diseinutik hasi eta instalaziora arte.
- Iraunkortasunarekiko konpromisoa: Ingurumena errespetatzen duten konponbideen alde egiten dute.