Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Genero-berdintasunerako tresnak

Saioa 11:30ean hasiko da, kooperatibetako genero berdintasunaren alorreko arduradunei zuzenduta dago eta helburu nagusia da arlo hori kudeatzeko ezinbestekoak diren tresnen bilduma berri hau aurkeztea da.
Material korporatibo horrek honako hauek biltzen ditu: Berdintasun Diagnostikoaren eta Planaren Gida; Diagnostikoaren Eredua; Berdintasun Planaren Eredua; eta Berdintasunerako 100 neurriri buruzko dokumentu bat. Era berean, jardunaldian zehar, Mar Gaya adituaren laguntzarekin, 3 kooperatibaren esperientziak partekatuko dira.
Berdintasun Plan Kooperatiboa
Enpleguari buruzko abenduaren 21eko 15/2023 Euskal Legeak berdintasun plan kooperatibo bat izatera behartzen ditu Lan Elkartuko kooperatibak eta 50 bazkide langile edo gehiago dituzten beste batzuk. Plan hori Berdintasun Kooperatiboko Planen Erregistroan inskribatu beharko da, eta laster erregelamendu bidez arautuko da. Ordura arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Saltokien eta Laneko Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan gordailutu ahal izango da, 2023ko maiatzetik egiten zen bezala.