Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Genero Berdintasunaren Gida argitaratuko du laster MONDRAGONek

"Kooperatiben berdintasun planen eta diagnostikoaren gida metodologikoa eta praktikoa" laster kooperatibetan izango da. Azken urteotan lanean ari dira aipatu eskuliburuarekin eta "MONDRAGONen Berdintasunaren Foroaren" lehenengo proiektuetako bat da. Guztira, lan saioetan, tailer eta bilera ezberdinetan 40 kooperatiba inguruk parte hartu dute.
Azken urteotan lanean ari dira aipatu eskuliburuarekin eta "MONDRAGONen Berdintasunaren Foroaren" lehenengo proiektuetako bat da
Berdintasun plan baten garapenean eman beharreko hiru pausoak jasotzen dira gidan: prozesuaren abiapuntua, diagnostikoa eta planaren onarpena. Hala, fase bakoitzerako gomendio praktikoak jasotzen dira.
11 lan eremu
Gidak diagnostikoan jartzen du fokoa eta bereziki 11 lan eremu definitzen ditu lanean hasteko. Honako hauek dira eremu horiek: Lan-taldearen informazio orokorra eta lan baldintzak, emakumeen infraordezkaritza eta sailkapen profesionala, aukeraketa eta kontratazio prozesuak, formazioa, promozioa, soldatak eta soldata auditoria, bizitza pertsonal, familiar eta lan-bizitzaren eskubideen ariketa erantzunkidea, prebentzioa eta sexu erasoen aurrean hartu beharreko neurriak, lan osasuna, komunikazio ez sexista eta kultura eta erakundearen kudeaketa.
Era berean, gidak berdintasun planen helburuak lortzeko eman beharreko pausoak ere zenbatzen ditu, eta planaren jarraipen sistema definitzen du.