Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
GEHIKOOP Taldeak kooperatiben arteko lasterketa solidarioan parte hartzera dei egiten du

GEHIKOOP taldearen helburu nagusia, mundu-mailako gizarte-eraldaketa kritiko baterako gure ingurunetik at dauden errealitateak gerturatzea da. Azken finean, gure inguruan gizarte-eraldaketaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo globalizatzea beharrezko ikusten dute. Tokiko ikuspegia eta begirada globala txertatu nahi dira MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboaren inguruan egiten ari diren gizarte-eraldaketarako hausnarketetan eta jardueretan, betiere genero- eta ingurumen-ikuspuntuen arabera, hegoalde geografiko zein globaleko eragileekin elkarlanean.
Lurdes Larrañaga (Copreci):"Lasterketa eguna oso aukera egokia da Mundukideko ekimena hobeto ezagutzeko eta izaera kooperatiboa dugun pertsonon babesa adierazteko"
Taldearen ohiko dinamikatik kanpo, oraingoan Kooperatiben arteko KLS VI. Lasterketa solidarioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete kooperatibetako lankideei eta pandemiaren ondorioz bizi dugun “mamotasuna” gaindituz, berriz ere, Mundukideren proiektuei babesa eta elkartasuna adieraztera dei egiten dute. Lurdes Larrañaga, Copreciko bazkidearen ustez: "Lasterketa eguna oso aukera egokia da Mundukideko ekimena hobeto ezagutzeko eta izaera kooperatiboa dugun pertsonon babesa adierazteko".
Edu Abarraregi Ederlaneko bazkideak berriz, zera dio: “Datorren igandekoa ez da kirol froga hutsa bezala ikusi behar, Mundukiderekiko kooperatibisten elkargune solidario bezala baizik. Beraz ez dago aitzakiarik Urkulun lankide eta ezagunen arteko goiz eder bat pasatzeko.