Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Gaztelupen amaitu ditu Arizmendi Ikastolak Batxilergoko espazioen eraldaketa fasea
Konfiantzaren Pedagogiak bide berriak urratzen jarraitzen du: oraingo honetan Gaztelupe gunearen txanda izan da. Berriztapen honekin, aurreko ikasturtean Almen gunean hasitako Batxilergoaren espazio eraldaketari amaiera emango dio Arizmendik.
Konfiantzaren Pedagogia
2009an abiatu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia eta erabateko eraldaketa planteatu zion bere buruari helburuetan, metodologian eta arkitekturan. Hezkuntza euskaldun kooperatiboa du xedetzat Konfiantzaren Pedagogiak eta arkitekturak rol erabakigarria jokatzen du haren garabidean, bai ikasleak bere buruan konfiantza izan dezan, bai besteengan izan dezan eta baita inguruan ere.
Horren ondorioz, Haur Hezkuntzan dituen sei eraikinetan eraldaketa pedagogikoa eta horri dagokion eraldaketa arkitektonikoa gauzatu zuen ondorengo urteetan. Plan hori 2016an Lehen Hezkuntzara zabaldu zuen Arizmendik eta 2017ko udan Lehen Hezkuntzako maila guztiak hartzen dituen lehen eraikina, Santa Teresakoa, osorik diseinatu eta horren araberako obrak burutu zituen.
Espazioak eta altzariak propio diseinatu dira Batxilergoko gazteek beren burua gestionatu dezaten
Gaztelupeko espazioaren inaugurazioarekin, Batxilergoko eraldaketaren bigarren fasea burutu da. Hala, jauzi ikusgarria egingo du Konfiantzaren Pedagogiak Batxilergoan. Gaurdaino Euskal Herrian inork egin ez duen bezalakoa, hain zuzen ere.
Pertsonak garatzeko hezkuntza-diseinua
Espazioak eta altzariak propio diseinatu dira Batxilergoko gazteek beren burua gestionatu dezaten, proiektu kooperatiboak abiatu eta kudeatu ditzaten, ikaskuntza indibiduala, talde txikikoa eta talde handikoa egin ahal izan dezaten, ikasle taldeen arteko partekatze eta lankidetza burutu dezaten, irakasleak eta ikasleak elkar ikusiz eta begiratuz jardun dezaten, solairu osoa denen argitan egon dadin, espazioak erabilera anitz izan ditzan eta giroa naturala eta konfiantzazkoa izan dadin.
Lau ezaugarri dira, Batxilergoko giroak izan behar dituenak: Arkitektura esperientziala. Alegia, arkitekturak agertoki izan behar du, esperientzia ezberdinak bizitzeko gonbitea eginez, eta erabiltzaileari egoera pedagogikoak gertatzeko bidea erakutsiz. Barne zirkulazioa. Alegia, elkarrekintza ezberdinak sortu behar dira, espazioan zehar mugitzeko askatasuna izateko. Ingurune anitzak. Hezkuntza-espazioa inklusiboa izan dadin, eremu txiki eta anitzez osatutako ingurune konplexua izan behar da. Eraikinaren bizitza. Alegia, obrak amaitu ostean, erabiltzaileek inguru berri hori konkistatu behar dute egunerokotasunaren bidez, lekuarekiko erlazio identitarioak sortuz eta egoera berriak eraikiz.
Arkitektura Batxilergoaren liburuaren bigarren edizio eguneratua
Iaz, maiatzaren 24an, Donostian, ARKITEKTURA BATXILERGOAN, KONFIANTZAREN PEDAGOGIA liburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren gunean aurkeztu zena eguneratu egin du Arizmendik, bigarren edizioan. Martxoaren 29ko ekitaldian eskura emango da NONDIK, LKS eta EREDU kooperatibekin burutu ostean. Bertan jasotzen dira Gaztelupe gunean egindako berriztapen obren xehetasunak.