Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Ekipo elektro-medikoak
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Gaztela eta Leongo SIVI Klusterrak MONDRAGON Health bisitatu du

Jardunaldia Coprecira egindako bisita batekin hasi da, sektore soziosanitarioari zuzendutako INNTRO indukzio-sukalde berria bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, esperientziak trukatzeko saio bat egin da Otaloran, eta SIVI Klusterreko eta MONDRAGON Health-eko kooperatibetako ordezkariek puntu komunak identifikatu dituzte lankidetza-ildo berriak taxutzeko. Eguna amaitzeko, MONE espazioa bisitatu dute. Hala, Arrasateko esperientzia kooperatiboan murgiltzeko aukera izan dute Ander Etxeberria MONDRAGONeko hedapen kooperatiboko arduradunaren eskutik.
SIVI elkarteak hamarkada bat beteko du aurten zahartze aktibo eta osasungarriaren, osasun mentalaren eta bizitza independentearen alorretan soluzio teknologiko berritzaileak diseinatu, garatu eta aplikatzen
SIVItik Montse Fernández Chimente gerenteak, Laura Sáez Mata teknikariak, César Pardo Hervella teknikariak, Pablo Gomez presidenteak, Pablo Viñas CARTIFeko ordezkariak eta César Merino Sánchez ITCLko ordezkariak parte hartu dute. Beraiekin batera izan dira, Bexen Cardio, Bihar Homecare, Stirling Zentroa, Copreci, Gerodan, Fagor Healthcare, LKS Next eta MONDRAGONeko ordezkariak.
Hamarkada bat bizimodu independentea bultzatzen
Elkarteak hamarkada bat beteko du aurten zahartze aktibo eta osasungarriaren, osasun mentalaren eta bizitza independentearen alorretan soluzio teknologiko berritzaileak diseinatu, garatu eta aplikatzen. 80 enpresa, erakunde, fundazio eta adinekoen egoitza-zentro inguru ditu bazkideen artean.
Sektore anitzeko klusterra da, eta, horri esker, berrikuntza-proiektu baten etapa guztiak bete ditzake: kontzepzioa, diseinu eta garapenetik hasi, eta aplikazio-kolektiboetan probak egitera, emaitzak ustiatzera eta merkaturatzera heldu arte. Hala, Gaztela eta Leongo IKT eta asistentzia-sanitario sektoreen lehiakortasuna bultzatu nahi du, eta enpresen arteko lankidetza sustatu, desgaitasunean eta mendekotasunean soluzio berritzaileak aurkitzeko.
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Ekipo elektro-medikoak