Gazte ekintzaileen bila etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!

MONDRAGONeko BACek, MUko Goi Eskola Politeknikoaren babesarekin, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimena sustatuko du. Debagoienean pertsona gazteen kapital sozial handi bat dago, prestakuntza tekniko eta unibertsitario handiarekin, eta esperientzia ekintzaileak bideratzeko gaitasunarekin. Hori guztia baliatu nahi du E3! ekimenak ekintzailetasuna bultzatzeko.
Card image cap
2014/09/01

BAC egitasmoa jarrera ekintzailea duten pertsonak bilatzen ari da. Beren ahalmen ekintzailea aktibatzeko aukera egoki baten bila dabiltzanak, edo, bestela, bakartuta daudenak, negozio ideia bat gauzatu ahal izateko talde sustatzaile bat osatzeko kontakturik gabe. Horien artean aurki daitezke gazte unibertsitario asko, eta era berean langabezian dauden asko ere.

Horiei guztiei, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenak alderdi hauetan parte hartzeko aukera eskaintzen die...:

  • Proiektu egituratu bat, bideragarritasun teknikoaren eta merkatuaren ebaluaziora orientatua.

  • Enpresek aurkezten dituzten proiektuak, epe laburrera negozio aukerak sortzera orientatuak.

  • Oinarri teknologikoko ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatu daitezkeenak.

  • Langabezian dauden gazteek osatutako diziplina arteko taldeek protagonizatuta, kualifikazio tekniko handiarekin.

  • Gaitasun bereziak eskaintzea, erronka teknologiko edo merkatuaren erronka jakin bati erantzuteko.

E3! ekimenaren ezaugarri berezia da gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta MONDRAGONeko enpresen ekintzailetza prozesuak elkartuko dituela, prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan. Izan ere, E3! ekimena zabalik dago langabezian dauden gazte tituludunek eta ekintzailetzarekin konprometituta dauden MONDRAGONeko enpresek libreki parte hartzeko.

E3! egitasmoan parte hartzen duten pertsonek LANBIDEk homologatutako egiaztagiri bat jasoko dute

Horrela,

  • gazteek E3! Proiektuetan sustatzaile moduan parte hartu ahal izango dute, gaitasun bereziak eskainiz, erronka teknologiko edo merkatuaren erronka jakin bati erantzuteko. Pertsona horiek bete beharreko baldintzak hauek dira:
    • Langabezian egotea eta LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan izena emanda egotea.

    • 18 - 25 urte bitartekoa izatea, biak barne.

    • Unibertsitate titulu ofizial bat izatea, edo lanbide heziketako titulua izatea, erdi edo goi mailakoa.

Egitasmoan parte hartuko duten enpresek zenbait betebehar ere izango dituzte:

  • Proiektuak proposatu beharko dituzte.

  • Esperientzia duten langileak proiektu buru gisa aukeratu beharko dituzte.

E3! Ekimenean parte hartuz enpresek hartzen dituzten konpromisoak honako hauek dira:

  • E3! ekimenaren barruan landu nahi den enpresa jarduera berriaren proiektua dokumentatzea eta aurkeztea.
  • Talde sustatzaileen jardueraren tutore lana egitea, telefono bidez zein noizbehinkako kontsultak eginez. Era berean, 15 egunean behin bilera bat antolatuko da eta prozesuaren amaieran proiektu bat aurkeztu beharko da.

Enpresa jarduera berrien bideragarritasun teknikoaren eta merkatukoaren azterketak egiteko, E3! Proiektuak “Negozio berrien abiarazlea”-ren metodologia barneratu du garapenerako. “Abiarazlearen” xedearen oinarrian oinarri teknologikoko enpresa proiektu berriak abiarazteko prozesua dinamizatzea dago. Beraz, “Abiarazlea” izango da:

  • Ikasteko esperientzia praktiko bat, negozio ideia bat benetako enpresa bihurtzeko moduari buruz.

  • Helburua benetako esperientzia ekintzaile bat garatzea da, parte hartzaileak ekintzaileak jasaten dituen baldintzen berdin-berdinak jasan ditzan, enpresa jarduera berri bat abiarazteko hasierako faseei dagokienez.

  • Zeregina ez da Negozio Plan bat idaztea, enpresa bat sortzen aktiboki parte hartzea baizik.

  • Oinarrizko baldintza da parte hartzaileek saio batetik bestera igarotzen den denboraren zati handi bat benetako bezeroekin interakzioan jardutea.

E3! proiektuak ekintzaile izateko hautagaiak hautatzeko prozesu zorrotz bat hartu du kontua eta LANBIDE arduratuko da Enplegu bulegoen bitartez, hautagai gazteen aurre-hautaketaren prozesuaz.

MONDRAGONeko BACek eta MU-MGEPek uste dute E3! proiektuak onura hauek ekarriko dizkiela ekimenari atxikitzen zaizkion gazteei:

  • Esperientzia eta gaitasuna lortzea, ekintzailetzako benetako esperientziak protagonizatuz.

  • Negozio berriei ekiteko konpromisoa duten enpresetan sartzea.

  • Negozio berriei ekiteko ardura eta grina berdina duten beste pertsona batzuk ezagutzea.

  • Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizuneko ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

Osagarri moduan, E3! egitasmoan parte hartzen duten pertsonek LANBIDEk homologatutako egiaztagiri bat jasoko dute, eta bertan aitortuko da praktika hori egin dela, prestakuntzan zein eduki jaso diren eta horren iraupena eta noiz egin den.

Une honetan E3! ekimenean parte hartzeko prest dauden pertsona gazteak erakartzeko prozesu bat ireki da.

E3! Proiektuari buruzko informazioa zabaldu nahi duten pertsonek mezu bat bidali dezakete posta elektronikoko helbide honetara (morobengoa@iseamcc.net).

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa