Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Garraiobideen konexioa berrasmatzen aritu dira FLL Euskadiren finalean
Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe ezberdinetatik etorritako 40 talde elkartu dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalean. Mondragon Unibertsitateako Arrasateko campusean (Goiru egoitzan) elkartutako taldeek beraien proiektu zientifikoak azaldu eta robot jokoan parte hartu dute. Bertan bi kategorietako taldeak aritu dira, Explore (6 eta 9 urte artekoak) eta Challenge (10 eta 16 bitartekoa). Aurtengo edizioan partaideek Cargo Connect erronkari aurre egin behar izan diete, garraiobideen konexioa berrasmatuz. Besteak beste telekomunikazioek garraio-sistemetan duten garrantzia, nola egiten da COVID txertoen elikagaien banaketa konfinamendu garaian edo matematikak eta algoritmoek ibilbideen plangintzan eta edukiontzien optimizazioan duten eragina aztertu dituzte.
6ArizmendiIkerlan4, lehen sariarekin saritua.
FLL Euskadi-MONDRAGON Firts Lego League Euskadiko finalaren egoitzetako bat izan da Bilbo (Deusto Unibertsitatea) eta Donostiarekin batera (Tecnun). Orotara, First Lego Leaguen 13garren edizio honetan, Euskadiko finalean 44 ikastetxetako 118 taldek hartu dute parte, 970 ikasle elkartuz.
Talde irabazleak
FLL Euskadi-MONDRAGONen parte hartzea lehen mailakoa izan da, eta Challenge kategorian parte hartu duten 20 taldeen artean Arizmendi Ikastolako Arizmendi-Ikerlan 4 eta San Fideleko Sanfitek Land taldeak izan dira datorren apirilean Torremolinosen (Malaga), izango den Estatu mailako finalera sailkatutakoak. Palmaresa honela osatu da:
INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat
6- ARIZMENDI - IKERLAN 4 - ARIZMENDI IKASTOLA - ARRASATE
INNOBASQUE 2. saria Irabazlearentzat
8-SANFITEK LAND - SAN FIDEL IKASTOLA, GERNIKA-LUMO
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat
13- CHILILEGO - NCLICK, GASTEIZ
EUSKO JAURLARITZA Hezkuntza Saila 2. saria FIRST Balioentzat
16 - N.A.S.A. - NCLICK, GASTEIZ
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat
9 -SANFITEK SEA - SANFIDEL IKASTOLA, GERNIKA-LUMO
MONDRAGON 1. saria Robotaren Diseinuarentzat
10 - BERMIBOT - SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA - BERMEO
MAIER 1. saria Robotaren Portaerarentzat
8-SANFITEK LAND - SAN FIDEL IKASTOLA, GERNIKA-LUMO
AUSOLAN saria Entrenatzailearentzat
4 -EGIBIDE SHARKS - EGIBIDE, GASTEIZ
ULMA TALDEA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat
15- Los Tryhards - NCLIC, GASTEIZ
IKERLAN saria Ingeniaritza Bikaintasunean
7- ML Team - MARIAREN LAGUNDIA, BERGARA
Erakundeak bat eginez
Elkarlana da First Lego Leaguen oinarri sendoenetako bat, eta argi geratu da berriz ere aurten. Hezkuntza eredu honek 35 erakunderen babesa du, eta hauen artean daude Laboral Kutxa, Ulma, Fagor, Ikerlan, Maier, Ausolan edo Erreka. Era berean, egoitza ezberdinetan aurrera eramateko ezinbestekoa izan da 200 bolondresen papera. Horrez gain, elkarlan hau irudikatuz ekitaldia zuzenean jarraitu zuten Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia; Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, Vicente Atxa. Mondragon Unibertsitateko errektorea edo Leire Mugerza, MONDRAGON Korporazioko Kongresuko Presidentea.
Finala eta sari banaketa
Hiru egoitzetako irabazleak zuzeneko emisio baten bitartez ezagutarazi dira, lotura honetan ikus daitekeena:
Bestalde, sari banaketa datorren ostegunean egingo da, martxoak 10, eta online jarraitu ahal izango da TU Lankideren Youtube kanalean. Hurrengo egunetan zehaztasun gehiago jakinaraziko dira.