Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Garaia Open Innovationen bigarren edizioa
Garaia Open Innovationen 2. Edizioa Arrasateko Parque Tecnológico Garaia Parke Teknologikoaren ekimena da, ISEA S.COOP.en lankidetzarekin antolatua.
Garaia Open Innovation Berrikuntza Irekiko esperientzia aitzindaria bat da, helburutzat duena negozio aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, Lankidetzazko Berrikuntzaren bidez.
Ekimenaren asmoa da euskal enpresen premiei berariaz erantzungo dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen lankidetza aukerak bultzatzea. Aurreko hilabeteetan, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek adierazpen interesgarriak bidali dituzte, euskal enpresen beharrei erantzun nahi dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio kontzeptuak proposatuz.
Hemendik aurrera, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, enpresa horiek ebaluatu ditzaten dute haien erakarmen eta potentzial teknologikoa eta negozioari buruzko.
Apirilaren 29an, goizeko 9:00etatik hasita eta 14:00ak arte, konbentzio presentzial eta online bat egingo da Garaia Teknologia Parkeko instalazioetatik, eta interesa duten enpresak eta proposamenak igorri dituzten Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak elkartuko dira.
Networking ekitaldiei esker, epe laburrean merkaturatzeko moduko emaitzak ekar ditzaketen lankidetza proiektuak zehaztu ahal izango dira.
Konbentzio horren esparruan, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek aukera izango dute euren proposamenak euskal parte hartzaileei xehetasun osoz aurkezteko.
PROPOSAMEN ZERRENDA:
- Retención del SARS-Cov-2 en superficies
- Biomarcadores diagnósticos / pronóstico fragilidad
- Biomarcadores Ictus
- Dispositivo evaluación capacidad funcional
- Dispositivo quirúrgico perforación ósea osteosíntesis
- Test diagnostico en saliva esofagitis eosinofílica
- El viaje de Mangols
- Planta Piloto de Atomización de Polvo Metálico
- Sistema de Posicionamiento Indoor
- Software Simulación Tratamientos Térmicos
- Estudio de piezas de fabricación aditiva
- Análisis de microscopia de alta resolución
- Monitorización de la corrosión en metales
- Análisis de grietas en muelles de acero
- Fabricación aditiva de fibras y tejidos poliméricos
- Estudio de procesos de conformado
- Análisis nanoquímico de polímeros y muestras bio
- Oferta de activo tecnológico
- Servicios CDMO y/o Acuerdo de Licencia
- Cabezal fabricación aditiva mixto
- Deshidratación 4.0
Proposamen bakoitzaren zentro edo interes-adierazpen izaerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu gure webgunean: https://www.ptgaraia.eus/eu/garaia-open-innovation-2021/
Konbentzioan parte hartzeko, euskal enpresek inprimaki hau bete beharko dute, eta bertan adierazi ahal izango dute ekitaldiari aurrez aurre edo online erantzun nahi dioten, baita zein proposamenetara joan nahi duten.
Garaia Parke Teknologikoak eta ISEA S. COOP.ek espero dute Garaia Open Innovationen 2. Edizioaren esparruan egindako topaketek aukera emango dutela onura hauek gauzatzeko:
- Euskal ekonomiaren eraldaketa prozesua bultzatzea, enpresen gaitasun lehiakorra hobetzeko.
- Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemaren jarduera zientifiko eta teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea.
- Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen eta enpresen arteko lankidetza areagotzea.