Galdu da espiritu kooperatiboa? Eskerrak! (II)
Azter dezagun fenomenoa zertzelada gutxi batzuez (asko badaude ere). Ulgor sortu eta hiru urtera, 1959an, horrela esan zen bertako Batzar Nagusian:
«No está todo hecho; al contrario, todavía falta lo más difícil. Trasladar a la realidad plenamente el espíritu que ha hecho posible Talleres ULGOR y la letra de estos Estatutos y Reglamento de Régimen Interior (…) tienen que cambiar muchas cosas entre nosotros: nuestra mentalidad hecha al beneficio inmediato, fácil y abundante… ».
Orduan ere ez ziren, orokorrean, espero zuten bezain kooperatiboak. Eta fundatzaileek normaltzat hartzen zuten egoera. Zergatik? Sistema asmatzen ari zirelako! Izan ere, fundatzaileak eta ondoren batu ziren lagun asko eta asko soziedade anonimoetan lan egindakoak ziren, nagusiki Gipuzkoako fabrikarik handienean, Unión Cerrajera S.A. enpresan. Ez da harritzekoa 1956an Ulgor abian jarri zutenean “kooperatiba” deitu beharrean beste termino batzuk erabiltzen zituztela gehiago: adibidez, “enpresa justuagoa” edo “enpresa pertsonalista” (enpresa kapitalistari kontrajarria). Adierazgarria da ere Ulgor-eko lehen estatutuen zirriborroa “Estatutos de la Sociedad Talleres Ulgor S.A.” deitzea.
“Bitxia da espiritu kooperatiborik ez egotea, baina kooperatibak beti bezain bizirik egotea!”
Hamar urte geroago, 1969ko TU 102an ondokoa dator (seguruenik Arizmendiarrietak berak idatzita):
«…juzgamos contraproducente que mentes despejadas malgasten sus energías e imaginación en lograr metas inalcanzables de indudable valor romántico pero propias de otra circunstancia. Nos referimos a las demandas, particulares o colectivas, sobre: (…) - Escaso cultivo del espíritu en los centros de trabajo. - Falta algo (no se sabe qué) en las relaciones laborales ».
Beste hamarkada baten ostean, 1978an, Jesus Larrañagak hauxe idatzi zuen TU Lankide 211n:
«…pero no será más que la confirmación de que éramos progresistas o cooperativistas CON EL CORAZÓN A LA IZQUIERDA Y LA CARTERA A LA DERECHA (sic)».
Orduan ere fundatzaileentzat espiritu kooperatiboaren ahultasun egoera ulergarria zen. Azalpena hauxe zen: 60 eta 70. hamarkadetan (petrolioaren krisia arte) hainbeste pertsona batu ziren kooperatibetara Estatuko beste lurralde batzuetatik ez zela haiek kooperatibismoan formatzeko modurik izan.
Hurrengo hamarkadetan eta gaur ere TU Lankideko orrialdeak, besteak beste, atsekabe hori islatzen duten esaldien lekuko izan dira eta dira. Arazoa da gaur ez dakigula zein den zergatia.
Eta bitxia da espiritu kooperatiborik ez egotea, baina kooperatibak beti bezain bizirik egotea!