Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Gabon kanten aplikazio bat sortu dute bi ekintzaile arrasatearrek
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/gabon-kanten-aplikazio-bat-sortu-dute-bi-ekintzaile-arrasatearrek/@@images/f4129012-db9a-494c-abc3-afd0a517b755.jpeg)
Skuramobile deitzen da enpresa eta mugikorrentzako aplikazioak egiten dituzte. Gaur egun, Garaia Berrikuntza Guneko Saiolanen kokatuta dago. Gabon kanten aplikazioaz gain, bi gazteek badute beste aplikazio bat martxan, hain zuzen, herrietako merkataritza elkarteentzat bideratutakoa. Aipatzekoa da Skuramobile zabalik dagoela bezeroen ideietara eta beharretara. Gainera,“bidea ikusten dugu eta gogotsu gaude aurrera egiteko” adierazi digu Jaione Martinezek.
Gabonetako kantak
Gabonetako euskal kanten aplikazioari dagokionez, ideia sortu zen “hemen, Garaian, urtero enpresa bakoitzak abesti bat kantatzen duelako, jaialdi batean”, azaldu du Mariak. Hortik abiatuta eta jabetuta arlo horretan aplikaziorik ez zegoela, konturatu ziren hutsune bat zegoela.
Esan eta egin: Aplikazioa aste batean garatu dute, eta aplikazioa deskargatu ezkero, musika eta letrak poltsikoan eskura izango dituzu. Beraz, kantuen liburuxka baino osoagoa da. Erabiltzaileek aukera izango dute kanten letrak irakurtzeko, letrak ikasteko, abestiak entzuteko eta abestiak kantatzeko. Abesti ezagunak dira, baina batzuetan letrak ez ditugu ondo ezagutzen: Elurra teilatuan, Dringilin Dron, Olentzero, Hator-hator…
Aplikazioa lortu daiteke edozein markako telefono mugikorrekin (Internet dutenak), eta edozein telefonia-konpainiarekin, betiere Android plataforman. Oso erraza da abestiak lortzea telefono mugikorrarekin: