Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Gabarraren Bilboko ekitaldian presente izan zen Kide

Kide kooperatibak otsailean iragarri zuen bezala, hurrengo hiru urteetan Ondarroako arraun taldearen eta bere traineru nagusiaren, Antiguako Amaren, babesle nagusia izango da. Horri esker, Kideren irudia Athletic Clubeko gizonezkoen taldearen ospakizunean presente izan zen.
Hala azaldu dute kooperatibaren Linkedin orrian: "Zalantzarik gabe, Bilbon atzo egun handia izan zen eta oso harro gaude Gabarra itsasadarrean zehar lagundu zuen traineruetako batean gure logoa ikusteaz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ondarroako arraun taldeari hurrengo hiru urteetan babesle nagusi izateko aukeragatik. Jakina, Athletic Clubari ere zorionak ematen dizkiogu merezitako garaipen honengatik eta hain giro ikaragarria sortzeagatik."
Hiru deboralditarako hitzarmena
Hitzarmenaren arabera, Kide gizonezkoen traineruaren babesle nagusia izango da, eta bere logotipoa brankan, atoietan eta arraunlarien arropetan agertuko da.
Hala, taldearen izena estropadetan ONDARROA KIDE izango da, sekulako ikusgarritasuna eskainiz babesletzari. Era berean, Kideren logotipoa emakumezkoen senior taldean eta harrobiko taldeen jantzietan ere agertuko da.
Akordioak hiru urteko iraupena izango du eta Kideren logoa Eusko Label Ligan ikusiko da 2024 denboraldian, estropaden lehenengo mailan.