Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Forokoopeko IX jardunaldietan XXI. mendeko desberdintasunak aztertu ditu
Forokoop eztabaida foroaren IX. edizioan gai hau proposatu da aztergai: XXI. mendeko desberdintasunak. Gai honen inguruan hiru eztabaida egin ziren, eta bakoitzean bi adituek hartu zuten parte.
Jardunaldiaren aurkezpenean Alfredo Ispizuak (CSCEko lehendakaria) eta Rosa Lavínek (Konfekoopeko lehendakaria) hartu zuten parte. Ondoren, Pilar Kaltzadak zuzenduta, lehen eztabaida hasi zen eta hartu zuten parte: Sylvia Gay Gezkiko ordezkaria, eta Gabriel Fernández de Barrena Mondragon Unibertsitatekoa. Genero desberdintasuna aztertu zuten, historian zehar eta gaur egungo ikuspuntutik.
Ondorengo eztabaidan, kultura kooperatiboaren baitan ematen diren desberdinak izan ziren aztergai eta bi hizlari hauek izan ziren: Ion Lezeta, Lankiko ikertzailea; eta Paulo Ponce, Udeustoko ikaslea.
Hitzaldi nagusia, berriz, Mariola Urrea, Universidad de La Riojako irakasleak eskaini zuen. “Lidergoa, eraldaketarako tresna: desparekotasunari aurre egiteko eredu bat” izan zen aukeratu zuen gaia.
Argazki gehiago: IX. Jardunaldia FOROKOOP