Forokoop eztabaida foroa urriaren 7an egingo da Bilbon

Bilboko Carlton Hotelean egingo da datorren asteazkenean, hilaren 7an, Forokoop eztabaida foroa. Aurtengo edizioak 'XXI. mendeko desberdintasunak' aztertuko ditu.
Card image cap
2015/09/29

Alfredo Ispizua, EKGKko presidentea, eta Rosa Lavín, Konfekoop erakundeko presidentea izango dira jardunaldia irekitzeko arduradunak. Horien ondoren, bitariko eztabaidak egingo dituzte, lehenean Sylvia Gay, Gezki-koa, eta Gabriel Fernández de Barrena, Mondragon Unibertsitateko ikaslea arituko dira. Genero desparekotasunaz eztabaidatuko dute.

Desparekotasuna kultura kooperatiboan

Bigarren mahai-inguruan Paulo Ponce, Deustuko Unibertsitateko ikaslea, eta Ion Lezeta, Lanki ikertegikoa arituko dira. Eta hirugarren eztabaidan Massimo Cermelli, Desutuko Unibertsitatekoa, eta Liseth Díaz, EHUko ikaslea arituko dira. Hiru eztabaidak Pilar Kaltzada kazetariak gidatuko ditu.

Mariola Urrearen ponentzia

Mariola Urrea Errioxako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du azken hitzaldia. Urreak lidergo femeninoa, desparekotasunari aurre egiteko eredu eta eraldaketarako tresna gisa aztertuko du. Eta ondoren Jose Mari Larrañagak ondorioak egingo ditu.

Interesatuek izena-eman beharko dute www.forokoop.coop webgunean edo eskaera mezua bidali beharko dute info@forokoop.coop helbidera edo telefonoz 630 545 333 zenbakira deitu beharko dute.