Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Jabetza intelektuala
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Formazioa: startups-etan inbertitzeko gakoak

Garaia Parke Teknolgikoa APTENISA programako kide da, Enisa (Berrikuntza Enpresa Nazionala), APTE (Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea) eta estatuko beste 9 parke teknologikoekin batera.
Debagoienan, gainera, programak tokiko 7 eragileren lankidetza du: Isea, Saiolan, Mondragon Sustapen Zentroa, Gaztenpresa, Galbaian, Mondragon Goi eskola Politeknikoa eta Mondragon Enpresagintza.
APTENISA INVESTORS NETWORK aukera paregabea da startup-en inbertsioaren munduan sartu nahi dutenentzat eta lurraldeko inbertsio maila handitu nahi dutenentzat, prestatutako pertsonak APTENISAren lehen inbertsio sarean sartuz.
40 Business Angels potentzialentzako startupetan inbertitzeko programa da.
Bi asteko prestakuntza birtuala, maiatzaren 23tik ekainaren 2ra. Honako pertsona hauei dago zuzenduta:
- Inbertsioa dibertsifikatu eta enpresa berrietan inbertitzeko trebatu nahi duten inbertitzaile potentzialak.
- Kotizatu gabeko enpresetako inbertsio zuzenaren ezagutzan sakondu nahi duten egungo inbertitzaileak.
- Family Office eta Venture kapitalean inbertsio-estrategia bat planteatu nahi duten korporatiboak.
Abantailak:
- Trebatu, beste inbertitzaile hasiberri batzuekin batera, startup-en inbertsioaren munduan sartzeko.
- Inbertsio-maila handitzeko aukera, dagoeneko inbertitzen ari bazara, inbertsio-prozesu osoan trebatzea eta Business Angels sarean sarrera erraztea.
- APTE lehen inbertsio-sarea ezartzeko oinarriak ezarri.
Proiektuan interesa dutenek Garaia Parke Teknologikoarekin harremanetan jarri beharko dute maiatzaren 11 baino lehen, helbide elektroniko honen bitartez: garaia@ptgaraia.eus aukeraketa prozesuan parte hartzeko.