Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ford-ek Fagor Ederlan saritu du Bikaintasunaren Munduko Sarien hogeigarren edizioan

Fagor Ederlanek Ford Motor Companyrentzat lan gehien egiten duen hornitzailearen saria eskuratu zuen Bikaintasunaren Munduko Sarien hogeigarren edizioan, Dearborn (Michigan, EEBB) hirian maiatzaren 18an eginiko ekitaldian. Soilik 88 konpainia aukeratu ziren finalista, mundu mailako milaka hornitzaileren artetik.
Joe Hinrichs, lehendakariorde exekutibo eta eragiketa globaletako lehendakaria, eta Hau Thai Hang, produktu garapeneko eta erosketetako lehendakariorde exekutiboa, arduratu ziren Fagor Ederlani Bikaintasunaren SAFE munduko saria (segurtasun produktuen kategoria) entregatzeaz.
”Gure Bikaintasunaren Munduko Sariekin Forden hornitzailerik hoberenen lorpen bikainak aitortzen ditugu mundu mailan”, esan zuen Thai-Tangek.” Fagor Ederlanen moduko hornitzaileak funtsezkoak dira Forden arrakastan, mundu mailako mugikortasun konpainiarik ezagunena izatera heltzeko egiten duen ahaleginean arrakasta izaten laguntzen baitiote”.
”Eskerrak ematen dizkiogu Ford Motor Companyri automobilaren industria seguruagoa eta iraunkorragoa izaten laguntzen duten produktuak diseinatzen eta garatzen eskaini diogun laguntza zabala aitortzea guretzat ohore handia izan delako”, esan zuen Marcial Iruretagoienak, Fagor Ederlaneko zuzendari nagusiak.
Sarituei hainbat kategoriatan bikaintasun globaleko mailarik altuenak lortzea aitortu zaie, tartean hauek:
- Markaren pilare nagusiak – quality, green, SAFE eta smart.
- Negozio oinarriak lerrokatzea, kalitateari, logistikari, balioari eta berrikuntzari dagokienez.
- Lincoln Luxury.
- Hornitzailearen dibertsifikazioaren garapena.
Fagor Ederlan Taldeari buruz
Fagor Ederlan Taldea liderra da automobilgintzarako Txasis eta Powertraineko produktuen horniketan, eta soluzio integralak eskaintzen dizkio merkatuari, produktu lerro guztietan. Ibilgailu fabrikatzaile eta Tier 1 nagusiak dira Fagor Ederlan Taldearen bezeroak. Zerbitzurako duen bokazio argia dela-eta, hornitzaile globala bihurtu da, sektorearen eskualde nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan 20 ekoizpen planta eta aliantzak edukita.
4.000 profesional baino gehiagorekin, kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzea da bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra. 2017an, 600 milioi euro inguru fakturatzea lortu zuen eta 2018ko ekitaldi honetarako %10 gehiago fakturatzea aurreikusten du.