Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Ikerketa zentro teknologikoa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

FLL Euskadi MONDRAGONek banatu ditu bere sariak

FLL Euskadi MONDRAGONen aurtengo edizioari amaiera borobila emateko, sariak banatu ziren atzo, Arrasaten. Zazpi proiektu onenak eta ikasleak izan ziren sari banaketa ekitaldiko protagonista nagusiak.
2021/05/14

Antolatzaileak Innobasque, Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON Korporazioa, eta FLL Euskadi MONDRAGONeko kolaboratzaile zein babeslea nagusiek; Laboral Kutxa, ULMA, Fagor Taldea, Ikerlan, Maier, Batz, Ausolan, Erreka, Arrasateko Udala, Athlon eta Dominion enpresa eta erakundeek bat egin zuten atzo, aurtengo edizioko talde irabazleen poztasunarekin. FLL Euskadi MONDRAGONen aurtengo edizioak kirolaren eta jokoaren arloetan berrikuntza proiektuak garatzeko aukera eskaini die gazteei, eta guztira 33 ikastetxetako 45 taldek parte hartu dute. Honako hau da FLL Euskadi MONDRAGONeko sarituen zerrenda. 

51176084636_a565fcd62f_k.jpg

Balioen saria: Aktibozu Arizmendi Ikerlan taldearentzat, Arizmendi Ikastola. 

51176305438_41116fb9d5_k.jpg

Gazteen saria: Arizmendi Ikerlan Hiru, Arizmendi Ikastola.

51175405852_1da80e6834_k.jpg

Entrenatzaile onenaren saria: Garikoitz Errasti (Pozon taldekoa) 

51176306188_dde810cc83_k.jpg

Robotaren portaeraren saria: HAAS Oñati BHI taldearentzat, Oñatiko Zuazola Larraña Institutua.

51176873189_27f8974e81_k.jpg

Robotaren diseinuaren saria: Bermibot taldea, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea. 

51177174675_b81a6054b8_k.jpg

Berrikuntza Proiektuari saria: Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldea, Arizmendi Ikastola.

51177174420_542db601c6_k.jpg

Proiektu onenari saria: Sanfitek taldea, Gernikako San Fidel Ikastetxea. 

Ekitaldiaren argazki guztiak Hemen

Ekitaldi nagusian Kai Nakai taldearen musika, ikastetxeekin konexioak eta beste hamaika sorpresa izan ziren. Gozatu ekitaldiarekin.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Ikerketa zentro teknologikoa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.