Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala jokatu da
FLL Euskadi-MONDRAGON itzela izan da beste behin. Euskal Autonomi Erkidegoko 14 ikastetxetik etorritako 400 ikasle inguruk jaiegun zoragarria igaro dute Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean. FLL Euskadi torneoaren final nagusiko egoitzetako bat izan da Arrasatekoa, Bilboko (Deusto Unibertsitatea) eta Donostiako (Fomento San Sebastián) egoitzekin batera. FLL Euskadi-MONDRAGONek 42 talde hartu ditu, 24 Challenge kategorian eta 18 Explore kategorian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritakoak. Challenge kategoriakoek estatu mailako FIRST LEGO League finalera sailkatzea izan dute jokoan, eta bertatik aterako dira apirilaren 19a eta 22a bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak. Superpowered erronka medio, ikasleek beraien programa zientifikoan energia nondik datorren eta nola banatu, biltegiratu eta erabiltzen den aztertu dute.
Talde irabazleak
FLL Euskadi-MONDRAGONen parte hartzea lehen mailakoa izan da, eta Challenge kategorian parte hartu duten 24 taldeen artean Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_LAND eta Sanfitek_FIRE izan dira datorren martxoaren 25 eta 26ean Cartagenan (Murtzia), izango den Estatu mailako finalera sailkatutakoak. Palmaresa honela osatu da:
MAIER saria Entrenatzailearentzat
ISS Team
ERREKA SARIA Ingeniaritza Bikaintasunean
Arizmendi Ikerlan 4
ARRASATEKO UDALA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat
Lauaxeta 8
FAGOR Taldea 1º saria Robotaren Portaerarentzat
Sanfitek_FIRE
IKERLAN 2º saria Robotaren Diseinuarentzat
Arizmendi Ikerlan 3
MONDRAGON Corporación 1º SARIA saria Robotaren Diseinuarentzat
Sanfitek_Hydro
LABORAL KUTXA 2. saria Proiektu Berritzailearentzat
Low Battery
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat
WARMEEINSPARUNG
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 2. saria FIRST Balioentzat
Bermibot Omega
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat
Cemen Team
INNOBASQUE 2º SARIA Irabazlearentzat
Sanfitek_FIRE
INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat
Sanfitek_LAND
Interkooperazioan oinarritutako ekimena
FIRST LEGO League posible egiteko erakundeen elkarlana ezinbestekoa bilakatzen da. ZTIM hezkuntza eredua oinarri duen programa honek 40 erakunde ezberdinen babesa jasotzen du, eta hauen artean daude Laboral Kutxa, Fagor Taldea, Ikerlan, Maier, Ausolan edo Erreka. FLL Euskadin guztira 42 ikastetxek hartu dute parte, 947 ikasle bilduz (547ª neskak). Guzti hau posible egiteko, boluntarioen papera ezinbestekoa da, eta 2023an 247 boluntarioak hartu dute parte, horietatik 85 FLL Euskadi-MONDRAGON-en lanean aritu direnak.
FIRST LEGO League haur eta gazteen artean zientziarako eta teknologiarako interesa sustatzea helburua duen nazioarteko hezkuntza-programa bat da,110 herrialdetan
egiten dena eta 679.000 ikasle baino gehiago batzen dituena.
Euskadin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da ekimenaren bultzatzaile nagusia, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, eta azken urteetako lanari esker ZTIM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, erreferentziazko programa bihurtu da.