FLL Euskadi-MONDRAGON martxoaren 5ean ospatuko da

Mondragon Unibertsitateko Arrasate Campuseko 11. eraikinean izango da ekitaldia nagusia. Ekitaldian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxe elkartuko dira, segurtasun burbuiletan antolatuta, COVID-19 ari aurre eginez.
Card image cap
2022/02/16

2022ko edizioan partaideek Cargo Connect erronkari aurre egin beharko diete, garraiobideen konexioa berrasmatuz, eta aurten Explore eta Challenge kategoriak elkartuko dira bertan, lehena 6 eta 9 urte arteko ikasleak batzen dituena, eta bigarrena 10 eta 16 bitartekoentzat. Besteak beste telekomunikazioek garraio-sistemetan duten garrantzia, nola egiten da COVID txertoen elikagaien banaketa konfinamendu garaian edo matematikak eta algoritmoek ibilbideen plangintzan eta edukiontzien optimizazioan duten eragina aztertu beharko dituzte.

Gazteak STEM bilakatzen

Challenge kategorian 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeak beraien proiektu zientifikoak aurkeztu eta LEGO piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egingo diete. Partaideen artean talde bik estatu mailako finalera sailkatzeko txartela eskuratuko dute.

First Lego League 90 herrialdetako 500.000 gazte biltzen dituen nazioarteko torneo bat da. Ekitaldiaren helburua 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean STEM hezkuntza sustatzea da, gaitasun zientifikoak eta teknologikoak bultzatuz.

2019.urtean antolatu zuen lehen aldiz MicroFLL torneoa, eta 2020 urtean lehen torneo ofiziala, FLL Euskadi-MONDRAGON, aurten hirugarrenez antolatuko dena.

Irabazleak ezagutarazteko zuzenekoa

FLL Euskadi-MONDRAGON Euskadi mailako finalaren hiru egoitzetako bat izango da, Deusto-Bilbo eta Donostian izango direnekin batera. Finalak beraien osotasunean goizean izango dira, eta arratsaldean zuzeneko ekitaldi batean palmaresaren irakurketa egingo da, egoitza bakoitzeko irabazleak jakinaraziz.

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa