Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
First Lego League-k ozeanoen erronketan murgildu ditu ikasleak
FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza-programa erreferentziazko ekimena da Euskadin gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian sustatzeko, eta aurten are gehiago sendotu da. Aurtengo ekitaldiko erronkak SUBMERGED du izena. Horren bidez, lantaldeek aukera izango dute ozeanoak esploratzeko eta itsas ingurunearekin lotutako erronketarako konponbide berritzaileak proposatzeko.
Euskadiko 16 ikastetxetako 472 ikaslek Donostiako Aquariuma, AZTI – Itsas eta Elikadura Zentroa, BCAM- Basque Center for Applied Mathematics, CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Sener, EHU eta Vicinay Marine bisitatu dituzte, eta haietan lan egiten duten profesionalen azalpenak izan dituzte inspirazio-iturri.
Donostiako Aquariuma, AZTI – Itsas eta Elikadura Zentroa, BCAM- Basque Center for Applied Mathematics, CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Sener, EHU eta Vicinay Marine bisitatu dituzte ikasleek, eta haietan lan egiten duten ikertzaile, zientzialari eta teknologoek zer lan egiten duten jakin dute lehen eskutik.
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da Estatu osoan parerik ez duen hezkuntza-programa honen antolatzailea. Bisitaldi horien bidez, Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek aukera izan dute, besteak beste, ozeanografian eta egitura flotagarrien ingeniaritzan zer aurrerapen egin diren ezagutzeko, ozeanoaren eta espazioaren artean zer erlazio dagoen ikasteko eta euskal kostaldean animaliak zergatik hondartzen diren jakiteko.
Bisita horietan ikasitako guztia oinarritzat harturik, FIRST LEGO League Euskadi programan parte hartzen duten lantaldeek torneoan aurkeztuko dituzten berrikuntza-proiektuak landuko dituzte datozen asteetan. Otsailaren 22an izango da finala, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, aldi berean.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da FLL Euskadi programaren antolatzailea, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Gazteen artean zientziarekin eta teknologiarekin loturiko bokazioak sustatzea da programaren xedea.
FIRST LEGO League Euskadi programaren 16. ekitaldia
Euskadin, 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizten duen hezkuntza-programa da FIRST LEGO League Euskadi. Berez, nazioarteko programa da, eta urtero 110 herrialdetako 679.000gazte aritzen dira ekimen horretan. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da FLL Euskadi programaren antolatzailea, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Programa itxiko duen torneoa otsailaren 22an egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen aldi berean, eta 60 euskal ikastetxetako 170 lantalde ariko dira lehian
Era berean, lankide dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foru aldundiak. Erakunde horien guztien konpromisoa da ikasleen artean karrera zientifiko-teknologikoekiko interesa eta haiei loturiko gaitasunak sustatzea: berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, talde-lana eta sormena, besteak beste.
Programa eta torneo jendetsu hau ixteko, otsailaren 22an egingo da finala, hainbat egoitzatan aldi berean: Bilbon (Deustoko Unibertsitatearen Bilboko Campusean), Donostian (Deustoko Unibertsitatearen Donostiako Campusean), Arrasaten (Mondragon Unibertsitatearen Campusean) eta Gasteizen (EHUren Gasteizko Campusean). Guztira 170 lantaldek aurkeztuko dituzte beren berrikuntza-proiektuak, LEGOko piezekin sortutako robotak, hain zuzen. Robot edo proiektu horien bidez itsasoarekin lotura duten arazoei eman beharko diete konponbidea. Irabazleek Espainiako finalerako lortuko dute txartela, eta hor, FIRST LEGO League ekimenak mundu osoan antolatzen dituen nazioarteko torneoetara joateko aukera lor dezakete.