First Lego League kooperatibetara hurbildu da

Dagoeneko parte hartu dezakete nazioarteko lehiaketan, zeinak bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen espiritua eta berrikuntza sustatzen dituen 10-16 urteko ikasleen artean.
Card image cap
2017/09/08

Aurki First Lego League (FLL) erronkaren edizio berri bat hasiko da; nazioartekonegitasmoak gazteen interesa pizten du zientziari eta teknologiari begira. Lehiaketa horretan, taldeek gaur egungo gai bati lotutako erronka bat bideratu behar dute –edizio honetako gaia uraren kudeaketa da, “Hydro Dynamics”–, proiektu zientifiko bat landuz eta Lego Mindstorms robotak diseinatu eta programatuz. Gainera, taldeek robotaren proiektua eta jolasa garatzen dituzten bitartean, FLL balioak ere esperimentatzen dituzte (inklusioa, aurkikuntza, “koopetizioa”, errespetua, talde lana). Balio horiek barneratuta, parte hartzaileek ikasten dute lehia adiskidetsua eta elkarren onura ez direla helburu desberdinak, eta besteekiko errespetua dela talde lanaren oinarria.

Kooperatibak eta FLL balioak

Lankidetza eta talde lana kooperatibei ere lotuta dauden balioak dira. Horrenbestez, First Lego Leaguek eta esparru kooperatiboak balio komunak partekatzen dituzte, eta
ikasle gazteak proiektu kooperatiboekin konektatzen dituzte. Finean, lehiaketak aukera ematen du ikastetxeekin lankidetzan aritzeko, boluntariotza programa baten bitartez,
kooperatibako bazkideak eta langileak euren ingurune sozialari lotutako proiektu batean inplikatuz. Halaber, egitasmoaren nazioarteko izaera kontuan hartuta, beste
herrialde batzuetako filialek ere parte hartu dezakete.
Lehiaketan parte hartzeko moduei dagokienez, horiek izan daitezke tokiko ikastetxeen parte hartzea babestea, taldeei mentore eta boluntarioekin laguntzea eta baita taldearentzako prestakuntza programa zehatzen bitartez.

Aurreko edizioei erreparatuta, nabarmendu daiteke Euskadin jada 8 edizio egin direla, eta 30 ikastetxetako 2.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dutela; gainera, 16 taldek nazioarteko kanporaketetara igarotzea lortu dute.

MONDRAGON-Innobasque hitzarmena 

MONDRAGONeko lehendakari Iñigo Ucinek eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari Leire Bilbaok
lankidetza hitzarmena sinatu zuten, joan den ekainean, lehiaketaren antolamendua bultzatzeko. Hitzarmenaren bitartez, MONDRAGONek gazteen artean talentu
zientifiko-teknikoa sustatu nahi du, eta gure inguruko ikastetxeekin kolaboratu.

Hydro dynamics: Nola aurkitu, garraiatu, erabili edo eskuratzen dugu ura? Hori da 2017ko First Lego Leagueren erronka 80 herrialde baino gehiagotako 10-16 urteko
ikasleentzat. Hydro Dynamics denboraldian, proiektuan, taldeek “mundu errealeko” arazo bat aukeratu eta konpondu beharko dute. 

Izena ematea: Web bidez eman daiteke irailaren 30a baino lehen (http://www.firstlegoleague.es/).
Info gehiago: Kooperatibaren batek parte hartzeko interesa badu eta informazio gehiago behar badu, jarri harremanetan: itziar@mondragoncorporation.com