Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak udako ikastaroa egin dute, 'Kooperatibek mundu hobea egiten laguntzen dute' izenburupean. Mundu osoko adituak elkartu dira hiru egunez, uztailaren 17tik 19ra, Santanderreko Magdalena Jauregian, Nazioarteko Menéndez Pelayo Unibertsitateak (UIMP) eta MONDRAGON Korporazioak antolatu duten udako ikastaroan parte hartzeko. Ekimenaren alde praktikoa Arrasaten (Gipuzkoan) osatu dute gero, han izan baitute Korporazioaren eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera.
2012/07/23