Finantza Foroak digitalizazioa aztertu du

Aurten, eraldaketa digitalak enpresetako finantza funtzioan duen eragina aztertu da.
2019/11/15

Gandiaga Topagunean burutu da Finantza Foroaren bostgarren edizioa, urtero bezala "4.0 Finantza zuzendaritza" aztertuz. Interkooperazio gune honetan, digitalizazioa aztertuta. Jardunaldiak 100 pertsonatik gora elkartu zituen eta, besteak beste, honako aspektu hauek aztertu zituen: zibersegurtasuna, espazio digitalean sortzen diren modelo eredu berriak, finantza funtzioaren rolen eraldaketa, prozesu eta sistemen berrikuntza...

Foro Finanzas 2019

Belen Kortabarria, Korporazioko finantza zuzendariak aipatu bezala, "nolabait, foroa esperientzia ezberdinak trukatzeko espazio onena da, gure kooperatibetako profesionalek dituzten eta aurrerantzean izango dituzten erronka finantzarioak partekatzeko".

Foro Finanzas 2019

Egitarauan adostu bezala, ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste: Elisa Martin, IBM enpresako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria; Itxaso Otazua, LKS Next-eko Financial Solutions arloko arduraduna; eta baita David Cano, AFI-ko inbertsioetako zuzendari orokorra. Azken honek, etorkizuneko tendentzien inguruan mintzatu zen. 

Ekitaldian zehar eginiko argazkiak ikusgai daude: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums