Finantza Foroa 2023

Finantza Foroa ospatu da GARAIA Parke Teknologikoan. Enpresa ezberdinetako pertsonak bildu ziren, ‘Finantzak enpresa matrizetik haratago’ gaiari buruz gogoeta egiteko.
2023/11/03

Jardunaldia ‘Finantza-kultura jasangarriaren eredurantz aurrera eginez’ hitzaldiarekin hasi zen, Olatz Imaz MONDRAGONeko Finantza Gestioko zuzendariaren eskutik.

3Q3A0750.jpg

Ondoren, Oskar Goitia, MONDRAGON Internacional-eko lehendakaria, MONDRAGONen eta bere kooperatiben nazioarteko presentziaz mintzatu zen.

Oriol Carreras, CAIXABANKeko ekonomialari seniorrak eta Plangintza Estrategikoaren eta Azterlanen arduradunak, 2024rako aurreikuspen makroekonomikoak eskaini zituen.

004.jpg

Roberto Leonek, ALANTRAko bazkide zuzendariak, nazioarteko finantzen inguruko ezagutzak partekatu zituen.

Ondoren, mahai-inguruei ekin zioten. Bertan, kooperatiba ezberdinetako Finantza zuzendariek parte hartu zuten, hala nola Marta Amok (BATZ), Olatz Muruamendiarazek (COPRECI) eta Iker Arostegik (DANOBAT). Ana Saez eta Sara Galino (MONDRAGON) filialetako finantza-arduradunen laguntza izan zuten.

001.jpg

Jardunaldia amaitu aurretik, Luis Galindo Nazioarteko hizlari motibazionalak ‘Elkarrekin ilusiozko etorkizuna eraikitzen jarraitzea’ izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Azkenik, Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko lehendakariak, jardunaldiari amaiera eman zion.

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak