Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Finantza Foroa 2022

Urriaren 28an Gandiaga Topagunean bat egin zuten kooperatibetan arlo finantzarioan diharduten 80 bat lagun. 'Kultura finantzario jasangarria' izan zen jardunaldiaren leit motiv-a eta helburua kooperatibetako funtzio finantzarioa indartzea.
Olatz Imaz, zentro korporatiboko departamentu finantzarioko zuzendaria izan zen ekitaldiaren dinamizatzailea. Olatzek eman zion hitza Ramon Forcadari, Bankinterreko Merkatu Analisien zuzendariari. Forcadaren esanetan 'estimazio eta adierazleen errebisioek beharanzko joera dute'. Hala, 'atzeraldi laburra posible' dela esan zuen Forcadak. Merkatuen bilakaerari dagokionez, adierazi zuen 'doikuntza oraindik orain ez dela amaitu, baina laster beteko dela' eta horrekin lotuta enpresak animatu zituen '2023-2024 epean pentsatzeko'.