Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Financial Times-ek MONDRAGON aipatu du sektore teknologikoko alternatiba europarraren adibide gisa

Financial Times-ek argitaratutako iritzi-artikulu batean (“How should Europe build its own Silicon Valley?”), Marietje Schaake politika teknologikoetan aditu nederlandarrak Korporazioa aipatu du berrikuntza teknologikoaren Europako panoramaren adibide arrakastatsutzat. Egileak nabarmendu du MONDRAGONek, euskal kooperatibek osatuta eta gobernantza demokratiko eta jasangarritasun eredu batera bideratuta, Silicon Valleyren hazkunde azeleraturako estrategia tradizionalaren alternatiba bat eskaintzen duela.
Schaakeren arabera, MONDRAGONen ikuspegia, epe laburreko etekinaren gainetik pertsonak eta finantza egonkortasuna lehenesten dituena, proposamen berritzailea da, sektore teknologikoan nagusi den ereduaren aldean. Pertsonek funtsezko erabakietan parte hartzeko aukera dute, eta erakundearen barruko soldata aldeak marjina mugatuan mantentzen dira, etekin ekonomikoa maximizatzea bilatzen duten kanpoko akziodunik gabe. Egileak nabarmendu du Korporazioa Espainiako enpresa-talde handienetako bat dela, eta 11.000 milioi euro baino gehiagoko salmentak izan zituela iaz.
Europako erreferentea
Schaakeren hausnarketa Mario Draghik EBren lehiakortasunari buruz egin berri duen txostenaren ondorioz sortu da. Txosten horrek autonomia digitalaren beharra eta azpiegitura teknologiko propioetan inbertitzea nabarmentzen ditu. Egilearen ustez, Korporazioaren ikuspegia, balioetan eta hazkunde iraunkor eta demokratikoan oinarritua, inspirazio iturri izan liteke Europako etorkizuneko garapen teknologikoetarako.
Egilearen ustez, Korporazioaren ikuspegia, balioetan eta hazkunde iraunkor eta demokratikoan oinarritua, inspirazio iturri izan liteke Europako etorkizuneko garapen teknologikoetarako.
Schaakek beste ekimen batzuk ere aipatzen ditu, hala nola Public Spaces, AEBetako teknologia handiekiko mendekotasuna murriztea helburu duen erakunde publikoen koalizioa. MONDRAGONek eta Public Spacesek teknologia gardenagoak, arduratsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko bidea erakusten dute, egilearen arabera.
Artikuluak, amaitzeko, egungo bultzada aprobetxatzearen garrantzia azpimarratzen du, atzerriarekiko mendekotasun teknologikoa murrizteko eta Europako printzipioetan oinarritutako alternatiba sendoak eraikitzeko. MONDRAGON, Schaakeren arabera, gakoetako bat da kontinentearen garapen digitalean beste eredu bat posible dela erakusteko.