Fernando Velazquezek zuzenduko du 'Gabon kantak' kontzertua

MONDRAGONek antolatu du kontzertua, datorren abenduaren 14an ospatuko dena, Arantzazun, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Card image cap
2019/11/28

Humanity at Music ikuskizunak izan zuen arrakasta ikusita, MONDRAGON Taldeak Fernando Velazquez zuzendariarekin lotu du oraingoan ere datorren abenduaren 14an egingo den Gabonetako kontzertuaren zuzendaritza. Arantzazun ospatuko da eta sarrera doakoa izango da.

Sekulako ikuskizuna izango da oraingoa ere, eta bertan izango dira: Aretxabaleta abesbatza, Ganbara abesbatza, Goikobalu abesbatza, Bizkargi abesbatza, Goikobalu Txiki abesbatza eta Leizarra musika eskola abesbatza.

Pieza ezberdinak interpretatuko dituzte, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta gainera ETBk grabatuko du saioa osotasunean, ondoren telebistan emititu ahal izateko.