Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da

Gaur gauean zendu da Felix Ormaetxea Uribetxebarria Arrasaten, 86 urte zituela. Zazpi anai-arrebatik gazteena (Mertxe, Jose Mari, Anamari, Mari Tere, Estibaliz, Blanca eta Felix), txiki txikitatik kooperatibismoa bizi izan zuen etxean, bereziki anaia Jose Maria Ormaetxearen eraginpean.
Zaila da ulertzea Arizmendi Ikastolaren sorrera Hezibide elkartearen sorrerarik gabe eta Ormaetxearen parte-hartzerik gabe
Apaiztu ostean, Araotzeko parroko izan zen 2 urtez. Bere pentsamendu kooperatiboa misiolari gisa zabaldu nahi izan zuen Venezuelan, 10 urtez. Cua eta Paracotos herrietan lanbide eskolak bultzatu zituen beste euskal misiolariekin batera.
Hezkuntza arloko proiektuetan burubelarri
‘Cuadernos de Otalora’ bilduman Eskola Politeknikoaren gaineko pasarte historikoak jaso zituen eta, ondoren, Hezibide Elkartean, Ahizke- CIM, ETEO eta Irakasle Eskolaren (gaur Mondragon Unibertsitatea) sorrerak bultzatu zituen. Baita bestelako proiektuak ere, esaterako Europa mailako ikasle trukaketak eta langileen heziketa iraunkorra 80ko hamarkada aurretik, eta 1999tik 2003ra bitartean, Arizmendi Ikastolaren sorkuntzan pertsona inportantea eta klabea izan zen.
Arizmendi Ikastolaren historia, ekainean grabatutako bideoan protagonista
Etorkizunera begirada zuena, luzerako ikuspegia lantzen eta zabaltzen bazekien Felix Ormaetxeak eta zaila da ulertzea Arizmendi Ikastolaren sorrera Hezibide elkartearen sorrerarik gabe eta Ormaetxearen parte-hartzerik gabe. Hain justu ere, aurten bertan, ekainean Arizmendi Ikastolak grabatutako bideo historiko batean Felixek adierazten zuen oso harro zegoela Arizmendi Ikastolaren sorreragatik eta ondoren ikastolak izan duen bilakaeragatik. “Parte sentitzen naiz eta oso harro nago proiektuak hobera egin duelako eta gaur egun ikastola proiektu sendoa delako”.
Felix Ormaetxea Uribetxebarriak bi seme zituen, Ane eta Jon, eta hiru iloba; Urko, Aitor eta June. Hileta-elizkizuna San Juan Bataiatzailearen elizan izango da, Arrasaten, uztailaren 30ean, asteartean, arratsaldeko zazpietan. Familiak San Felipe Beilatokian hartuko ditu lagun eta senideak, bihar goizeko 11etatik 13:00ak arte, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30ra.
Goian bego Felix Ormaetxea Uribetxebarria.